Greziarrak berotzeko mendiko egurra eta elkartasuna

  • Negua gorri dator berriro Grezian. Herrialdea osorik kiebran, nekeak aski ez baziren orain gasolioaren prezioak denetan itzalarazi ditu kalefakzioak. Berorik ez da eskoletan, ospitaleetan, lantokietan... etxeetan. Ahal duenak egurra erretzeari ekin dio, basoen kalterako. Hala ere, elkartasun ahaleginak ugaritzen dira herri eta hirietan.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2012ko abenduak 23
O Allos Anthropos (Bestelako gizakia) guneko argazkian, grekerazko hizkiek diote “Janariak doan guztiontzako” eta “O Allos Anthropos auzolaneko sukaldea”.

Hiru mutiko, 5, 7 eta 15 urteko kiskali dira abenduaren 8an Mesoropin, Kavala hiritik gertu, zaharrena bi txikiak ateratzeko ahaleginean. Hiru senide gehiago onik atera dira, aitona-amona eta gurasoekin hamarrekoa osatzen zuten familian. Gasoliozko berokuntza iaz itzali zuten erregaia %40 garestitzeagatik eta supazterra piztu; honen garrek hondatu dute familia.

Sutarako egurra izan daiteke Greziak bizi duen amesgaiztoaren ikurretako bat. Negozio biribila dagiten enpresa bakarrak egur banatzaileak dira. Rue 89 webgunerako lekukotasun bila joandako Zineb Dryef kazetariari Atenasko zentroan txantxetan bota zion batek: “Lehen esaten zen ‘zatoz, neska, Porsche Cayenne bat daukat’, diru errazaren urteak ziren; orain esaten zaio ‘etorri, neska, etxean sua daukat’”.

Grezia Mediterraneo bazterreko hondartza epela baino gehiago mendialde hotza da neguan. Kalefakzioa gehienetan elektrikoa da   edo gasoliozkoa. Argindarra garestitu denaz gain, Gobernuaren erreformetako batek gasolioa litroko 95 zentimoetatik 1,35 eurotaraino eraman du.

Atenasko agintariek zerga berria ezarri diote berotarako gasolioari. Aitzakia, iruzurrak: etxeetarako erregaiak zerga apalagoak edukiz txofer askok espekulatzen omen zuten horren kontura, Greziako bost autotatik bat erregai horrekin omen zebilen. Orain etxean erretzekoak kotxeek darabiltenaren prezio bera dauka, ezin ordainduzkoa gehienentzako.

Herri txiki eta landa-guneetan greziarrak errazago egokitu dira antzinako ekonomika, beheko su eta estufetara, basoak ere eskueran edukiz. Hirietan gero eta sarriago aurkitzen omen dira inausiriko edo gerritik ebakitako zuhaitzak, berdin  parkeetan, kale bazterretan edo baratze pribatuetan.

Egur saltzaileak ugaritu dira edonon, batzuetan Grezia iparreko basoetatik dakartenak eta sarri Bulgariakoetatik inportatzen dutenak.  Baina sutarako egurrak ere txistua egiten du gaur Atenas edo Tesalonika bezalako hirietan, iaz tonako 60-65 euro egiten zuena aurten 150 edo 200etaraino ere iristen baita.

Zuhaitz mozketa ilegalak ere hala ugaritu dira denetan. Broma maite duela erakutsiz, Greziako Ingurumen ministerioak telefono zenbaki berri bat ezagutarazi du delituok salatzeko... eta beste eskuarekin legea aldatu egur mozketa ilegala huts egite txikiekin parekatzeko. Horri gehitu azken hiru urteotan basozainen kopurua arras txikitu dela Greziako mendietan, Europako Troikaren aginduz.

Ekologistak eta oro har ingurumenaz kezkatuak haserre daude, lehendik desertifikatze bidean dagoen Greziak azken oihanak gal ditzakeelako bidean, honek dakartzan ondorio guztiekin. Baina nor akordatuko da ekologiaz jendea Eguberriotan etxea nola berotu asmatu ezinik dabilenean?

Biziraupena antolatu

Larrialdiak orokortzen duen “dena gal bedi eta nirea salba bedi” giro horretan badira, ordea, guztien biziraupena elkartasunean bermatzeko ahaleginak. Gurera tantaka iristen dira horien hotsak. Greziarren berri beren idatzietatik jakitea ez da erraz, darabilten hizkuntzaz gain idazkera ere arras ezberdina daukatenez. Adibide batez argitzeko, kronika hau irudiztatzen duen argazkia Googlek ez dauka indexatuta gure hizkietan, itzultze tresnak baliatuz grekerazko hizkiekin galdetu behar diozu. Zenbat horrelako informazio eder ez zaigu inoiz iritsiko?

Britainia Handiko ezkertiarren erreferentzietakoa den Red Pepper aldizkarian Tonia Katerini Syriza partiduko kideak azaldu du elkartasun gorriaren zenbait osagai Organising to survive in Greece kronikan.

%25 dira langabetuak Grezian, gazteen artean %48, krisiaren aurretik industria zeukaten eskualde batzuetan %80 ere bai. Industria handiak alde egin du, Coca Colak, Carrefourrek... 170.000 enpresa txiki itxi dira hiru urtetan, ezin zaie finantziaziorik aurkitu, Europatiko diru guztia bankuentzako.

Langabetu gehienei aspaldi amaitu zitzaien subsidio oro. Familiaren eta lagunen sarea dute azken babes, baina hau ere mugaraino agortu du krisiaren luzeak. Lana dutenei lepatu baitzaie soldata, batzuei laurdena, askori erdia, zenbaiti hiru laurden. Aldi berean prezioek gora egin dute, euroaren barruan egonik Greziak ezin du debaluaziorik egin. Marjinatu bakanez landa karrikan inor bizi ez zen herrialdean 20.000 dira homlessak.

Hurrengo hauteskundeetan gehiengoa lortuko duela dirudien Syriza alderdi ezkertiarraren elkartasun sarean ari da Katerini. Solidaritza ahalegin askoren zerrenda egin dio Red Pepper-i.

Lehenik, herritar guztiei elikadura bermatzekoa: patata, olio, irin edo limoiak zuzenean ekoizleetatik herritarrenganaino ohiko prezioen erdian iristeko sareak ugaritu dira. Ume askok etxean gosaririk ez daukanez, Gobernuari presio egiten zaio eskolek eskaini diezaieten otordua, 1950ko hamarkadatik gertatzen ez zena.

Osasun zerbitzuak pagatu ezinik populazioaren herena geratu denez,  auzoetan ugaritu dira kontsultategi txikiak, non mediku boluntarioek artatzen dituzten herritarrak, zenbait ospitale eta farmaziak eskainitako botikekin.

Okerrena daukatenak dira botika garestiak behar dituztenak, minbiziaren kontrakoak esaterako: “Ospitaletan ere falta dira –dio Katerinik– diru mozketengatik,  azkenean gaixo larri horientzako ez dago kortisona baizik”. Hala ugaritu dira erruz suizidioak, batik bat dena galdu duten klase ertainekoetan.

Elikaduraz eta osasunaz gain, elkartasun sareak beste lau ataletan ari dira antolatzen: hezkuntza, kultura, lege aholkularitza eta ekonomia soziala. Trukeko merkataritza antolatu da hiri batzuetan. Horiek sustatzeko Syrizaren inguruan iaz 100 ekimen izan ziren lekuan aurten 2.000 antolatu dira.

Katerini kexu da Estatuak oztopoak baizik jartzen ez dizkielako. Auzolaneko jantokiak antolatu dituztelarik, Gobernutik baimenak eskatu dizkiete, osasun baldintzen zertifikazioak eta beste: “Erantzuna zera izan zen, denok bildu eta sekulako otordu komunala antolatzea, non ehunka jendek kozinatzen eta jaten baikenuen elkarrekin, ea ausartzen ziren denok atxilotzera!”.

Jendearen beldurra ezabatzea da elkartasun mugimenduaren beste helburua, agian nagusia: “Inork ez du sinesten Gobernuaren politikak zuzenak direnik, baina  asko daude protesta egiteko beldurrez”. Krisiak luze joko die oraindik. Kanpoko laguntza beharko dute. Nazioarteko brigaden beharra aipatzen hasi dira.

Informazio gehiago:

Red Pepperren “Organising to survive in Greece”.

Rue 89n, Zineb Dryefen "A Athères 'viens chez-moi, j'ai allumé le chauffage'".

Mosoropin etxeak su hartuta kiskalitako hiru mutikoen albistea.

Social Kitchen "The Other Human".

Greek Left Review, krisiaren jarraipena egiteko gune alternatiboa.

When the Crisis hits the Fan, Kostas Kallergis kazetariaren bloga.

Greek Crisis, Panagiotis Grigoriou antropologoaren bloga.

 Chroniques d’un Hiver Europeen, 2011ko negua Atenasen, argazki-dokumental interesgarria.

Kanal honetan artxibatua: Grezia

Grezia kanaletik interesatuko zaizu...
"Helburu nagusiak beteta" itzuli da Greziatik elkartasun karabana

No Borders ekimenaren barruan EBren migrazio politikaren aurka egin dute Karabana Greziara ekimeneko 121 euskal herritarrek. Espainiako enbaxadaren aurrean kanpaldia egin dute, gobernuaren “konpromiso eza” salatzeko.


2016-07-17 | David Juliŕ
Irtenbiderik gabe

Oso kritikatua izan da Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa. Horren ostean, Grezian milaka lagun ez aurrera, ez atzera harrapatuta daude. Horietako bat da 25 urteko Abdullah Alkem siriarra.


Greziara abiatu dira 121 euskal herritar, errefuxiatu eta migranteen eskubideak defendatzeko

Lau egun igaroko dituzte Tesalonikan, No Borders ekimenaren baitan. “Giza eskubideak lohitzen ari diren migrazio politikekiko desobedientzia” aldarrikatu dute.


2016-07-06 | Kanaldude.tv
Bide instituzionala eta herri mugimendua Grezian
MULTIMEDIA - solasaldia

2015eko EHZ jaialdiaren barruan pil-pilean zen Greziako egoerari begira jarri ziren.


Hibai Arbide, kazetaria
"Epaiketa batean, ondo landutako bertsioa beti da egia baino sinesgarriagoa"

Ezagutu nuen egunean, mugei buruz hitz egin zuen Hibai Arbide Azak. Esan zuen demokraziaren aurkako mekanismoak direla, jendea kanporatzeko balio baitute. Orduz geroztik, bi urte joan dira ia, eta gero eta jende gehiago dabil alderrai, mugak ezin zeharkatu.


2016-06-22 | Hala Bedi
Enara Goikoetxea, Gasteiz Irekia
"Gobernuek migrazio-legeak ez dituztela betetzen salatuko dugu Greziarako karabanan"

Hainbat ekimen antolatu ditu Gasteiz irekia ekimenak Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren testuinguruan: ekainaren 18an, kalejira izango da; ekainaren 20an, alderdi politikoetako ordezkarien arteko mahai-ingurua; ekainaren 24an, errefuxiatuen kanpamendu baten bizimodua islatuko dute Judimendiko parkean.


2016-05-23 | ARGIA
Greziak Idomeniko kanpalekua desegingo du datozen egunetan

Greziako agintariek adierazi dutenez, Idomeniko errefuxiatuen kanpalekua husten hasiko dira gradualki hurrengo egunetan.


2016-05-04 | Hala Bedi
Refugees.tv: Idomeniko errefuxiatuen kanpalekuko egoera umorez salatzeko tresna

Hbi Greziako lagunek frogatu dutenez, Idomeniko errefuxiatuen kanpalekuan umoreak ere badu tokia: Refugees.tv telebista-kateko kideak dira horren adibide. Euren egoeraren berri ematen dute Internet bidez, botila zaharrez egindako kamerekin, eta edalontzi eta galtzerdiz egindako mikrofonoekin, kanpalekuan dituzten baliabide urrien erakusle.


2016-04-15 | Arabako Alea
Errefuxiatuei buruzko jardunaldiak antolatu ditu Gasteiz Irekiak

Errefuxiatuak, eskubiderik gabeko pertsonak. Zer egin dezakegu? Izenburu horrekin, jardunaldiak antolatu ditu Gasteiz Irekia ekimenak.


2016-03-27 | Olmo Calvo
Europako demokraziaren fantasia lokaztua

Rojavan jaio zen Ridwan, Siriaren menpeko Kurdistanen eta Greziarainoko bidea egin du gerratik ihesi. Hankak bere etxea bonbardatu zutenean galdu zituela dio, eta egun Mazedoniako mugan bizirauten du gurpildun aulki batean. Idomenin ez aurrera ez atzera, baldintza penagarrietan dauden milaka errefuxiatuetako bat da. Bien bitartean, Europar Batasunak nazioarteko legedia urratzen jarraitzen du, babesa eskatu duen pertsona bakoitzaren egoera aztertu beharko luke; eta taldekako kanporatzeak ez du hori bermatzen.


Atenasko porrotetik Parisko sarraskietara, garai konplikatuak Europako ezkerrentzat

Ezkerraren itxaropen zaharberrituekin ekin urte berriari eta alde guztietako kontserbadore eta inmobilistek aldarrikatutako Zibilizazioen Talkaren edizio odoltsuekin burutu, horra zein izan den 2015 honen patua. Disney World edo Port Aventurako txirrista erraldoietako batean abiatu balitz bezala, 2008an mundua eta batik bat Lurraren ipar aldeko mundu garatua eten gabeko ezustekoz betetako bidaian sartua da, hazkunde ekonomikoaren burbuila lehertuz geroztik, klase guztietako gatazka eta desorekak egonkortu nahi eta ezinean. Bihotzondoko berriak agintzen zaizkigu 2016rako.


Europaren joko zikina, bost puntutan

Errefuxiatuak gainetik kentzeko denak balio du. Etikatik eta legetik urrun dagoen politika darama 2012an Bakearen Nobela jaso zuen Europar Batasunak.


2016-02-03 | Jon Torner Zabala
Futbolari greziarrek errefuxiatuen heriotzengatik partida bat geratu dute salaketa gisa

Greziako AEL Lakrissa eta Acharnaikos futbol taldeetako jokalariak, iragan ostiraleko partidan, lurrean eseri ziren arbitroak txilibitua jo bezain pronto.


2016-01-25 | Hamaika Telebista
Zerk batzen ditu EH, Katalunia, 15M eta Syriza?
MULTIMEDIA - Ertzak

Zer nolako lotura dute Euskal Herria, Katalunia eta Eskoziako mugimendu independentistek Greziako Syriza eta 15M mugimenduarekin? Oinarrian komuna den zerbait dute guztiek? Euskal Herrian masa kritikoa egonda ere, independentziaren aldeko mugimenduek behar duten transbertsalitatea dute edo alderdiekiko menpekotasuna

...

2016-01-20 | Jon Torner Zabala
Davos 2016
Zer gai izango dute hizpide agintari politikoek eta enpresariek?

Robotak, terrorismoa, migrazioak edota desoreka sozialak izango dituzte hizpide Davoseko (Suitza) eski estazioan bildu diren agintari politikoek, enpresariek eta Leonardo DiCaprio bezalako hainbat pertsona famatuk. Urtarrilaren 23ra bitartean egingo den Munduko Ekonomia Foroak zortzi gai izango ditu ardatz, Graeme Wearden The Guardianeko kazetariak azaldu duenez.


2016-01-04 | Lander Arbelaitz
Errefuxiatuekin elkartasunez eginiko ekintza Grezian

Urtarrilaren 1ean eginiko ekintza. Argazkiak Zaid Thanoonen eskutik.


Varoufakisek Europa mailako ezkerreko mugimendu berria aurkeztuko du otsailean

Otsailaren 9an gertatuko da eta Berlinen: Yanis Varoufakis ezkerreko ekonomialari eta Greziako ministro ohiak aurkeztuko du DiEM25 Democracy in Europe Movement in 2025 mugimendu berria.


'OXI'-2015: Europako oligarkiak Grezia umiliatu eta mixeriara kondenatu duen urtea

Greziarrek sinetsi zuten Europar Batasunean bazela bestelako politika baterako zirrikitua, botoetan garaipena ezkerrari emanik Syrizak eta Alexis Tsiprasek moztu ahal izango zutela hamarkada luzetako neoliberalismoak eta etxeko ustelkeriak ekarritako odolustea. Gero Erreferendumean "OXI" (ezetz) esanez Troikaren errezetei alternatiba bilatu nahia berretsi zuten. Baina dena izan da alferrik. Greziako populua bera eta Europako beste asko oraindik hausnarrean ari dira porrot historikoa ez ulertu eta ez onartu ezinean.

Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude