Greziaren zorra auditatzen duen batzordeak aurkeztu du lehen txostena


2015eko ekainaren 17an - 10:42
Eric Toussaint Greziako Zorraren Egiaren Batzordearen txostena aurkezten Atenasko legebiltzarrean. (Argazkia: Greziako Telebista)

Martxoan sortu zuen Atenaseko parlamentuak Greziako eta mundu osoko adituz osatutako batzordea, ofizialki Greziaren Zorraren Egiaren batzordea deitzen dena eta erabaki behar duena ea herrialde horren zor erraldoiaren zain atal eta zenbat diruri dagozkienak dira ez onargarriak.

Toussaintek aurkeztu duen auditoriaren aurrerapen honetan, zortzigarren atalean zehaztu dituzte Greziak daukan zor itzelaren zein osagai jo behar diren ezin onartuzko. Nazioarteko Diru Funtsaren maileguak ez legitimotzat jo dituzte, ez NDFaren barne araudiak eta ez Greziako legeria aintzat hartu gabe onartutakoak direlako. Bigarrenik, Europako Banku Zentralaren maileguak ez legitimoak omen dira aurrez prestatutako ajuste programetan oinarritu zirelako eta Europako banku pribatuei Greziako zorretan zeuzkaten inbertsioak arintzeko antolatu zirelako. Hirugarrenik Europako Finantzen Egonkortasunerako Funtsarekin (European Financial Stability Fund EFSF) hitzartutako zorrak ere ez legezkoak dira batzordearentzako, Europaren barne araudiak eta Europan bezala Grezian oinarrizko giza eskubidetzat jotako legeak urratzen omen dituztelako. Orobat, azkenik, ez legezkoak omen dira itun bilateralen edo mailegu pribatuen bidez onartutako zorrak.

Azken pasarte honekin bukatzen da Zorraren Egiaren Batzordeak aurkeztu duen txostena:

Herritarren duintasunak balio handiagoa du ez legezkoa, ez legitimoa, gorrotagarria eta ezin jasana den zorrak baino

Ikerketaren lehen zatia bukaturik, Batzordeak uste du Grezia izan dela eta oraindik ere dela Nazioarteko Diru Funtsak, Europako  Banku Zentralak eta Europako Batzordeak aurretik pentsatu eta antolatutako eraso baten biktima. Lan bortitz, ilegal eta inmoral horren helburu bakarra zen zor pribatuak sektore publikora pasatzea.

Lehen txosten hau Greziako agintarie eta herritar greziarren esku jarrita, Batzordeak uste du bere lanaren lehen partea bete duela, 2015eko apirilaren 4an Parlamentuko presidenteak agindu bezala. Batzordeak espero du txostena baliagarri izatea nahi dutenei  austeritatearen logika suntsikorretik atera eta eustea oraindik arriskuan dagoenari: giza eskubideei, demokraziari, herritarren duintasunari eta ondorengo belaunaldien etorkizunari.

Neurri bidegabe horiek inposatzen dituzten horiei, Greziako herriak erantzun diezaieke Tukididesek Atenasko jendeen konstituzioaz esan zuenarekin: "Izenari dagokionez, demokrazia deitzen zaio, zeren eta administrazioa eramaten baita pentsatuz gehienen interesetan eta ez gutxi batzuenetan" (Periklesen Hileta Otoitza, Tukididesek 'Peloponesoko Gerren Historia'n bildua).

[P.S.] ELA sindikatuak zabaldu duenez, Zorraren Egiaren Batzordearen aurkezpen bilkuran, Atenasko Parlamentuan, Mikel Noval sindikalista euskalduna ere mintzatu da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Eguneraketa berriak daude