Egun bateko greba orokorreko deialdiarekin hasi dute eguna Grezian. Sektore publikoan gobernuak egin nahi dituen milaka posturen murrizketen aurrean egin dute deialdia uztailaren 16rako sindikatuek.
Grebak ospitaleetan eta garraio publikoan eragina izatea espero dute antolatzaileek, hegaldiak, tren bidaiak eta ospitaleetako zerbitzuak geldituz. Sindikatuek funtzionarioei dei egin die Atenaseko Parlamentuaren aurrean egingo den manifestaziora joateko.
Greziako gobernuak aste honetan onartu beharra dauka lege proiektua, 6,8 bilioi euroko erreskate mailegua jasotzen hasi nahi badu, eta adierazi dute, oraintxe ez dagoela “murrizketa mingarriak” egitea beste erremediorik, %27ko langabezia tasetatik atera nahi badute.
Ikusi zuzenean greba: