Grezian 2013ko laugarren greba orokorra

  • Egun bateko greba orokorreko deialdiarekin hasi dute eguna Grezian. Sektore publikoan gobernuak egin nahi dituen milaka posturen murrizketen aurrean egin dute deialdia uztailaren 16rako sindikatuek.


2013ko uztailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Grebak ospitaleetan eta garraio publikoan eragina izatea espero dute antolatzaileek, hegaldiak, tren bidaiak eta ospitaleetako zerbitzuak geldituz. Sindikatuek funtzionarioei dei egin die Atenaseko Parlamentuaren aurrean egingo den manifestaziora joateko.

 

Greziako gobernuak aste honetan onartu beharra dauka lege proiektua, 6,8 bilioi euroko erreskate mailegua jasotzen hasi nahi badu, eta adierazi dute, oraintxe ez dagoela “murrizketa mingarriak” egitea beste erremediorik, %27ko langabezia tasetatik atera nahi badute.

Ikusi zuzenean greba:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Eguneraketa berriak daude