"Greziakoa ez da korralitoa"

  • Info7 irratian adierazi duenez, "korralito bat da bere garaian Ekuadorren gertatu zena edo Argentinan gertatu zena. Korralitoa da jendearen gordailuak konfiskatzea bankuei pasatzeko. Grezian gertatzen ari dena da mugatu egin dela kontuetatik atera daitekeen dirua eguneko 60 eurora eta eragotzi dena da dirua herrialdetik kanpo ateratzea. Horrek ez du zerikusirik kontuak konfiskatzearekin, saihestu nahi dena da banku eta enpresek kapitala kanpora ateratzea".


2015eko ekainaren 30an - 11:04

Ekainaren 29an, ELAk Bilbon antolatutako jardunaldietan Diego Borjak Greziako Zorraren Auditoria Txostena aurkeztu zuen. Borja Greziako legebiltzarraren eskariz Txostena egin duen Egiaren Batzordeko partaidea da eta Ekuadorko Ekonomia eta Finantza ministro ohia, Ekuadorrek bere zorraren auditoria egin eta zorraren zati bat kitatzea erabaki zuen garaian. Borjak aurkeztutako Txostenaren ondorioak aztertu ditu ELAko Mikel Novalek, Info7 irratian egin dioten elkarrizketan:

"Txostenaren ondorio nagusia da Greziako zorra ilegala dela, ez-legitimoa, gorrotagarria eta jasangaitza. Kontua ez da soilik ezin dela zor hori ordaindu, baizik, ez dela ordaindu behar. Ekuadorko esperientzia interesgarria izan daiteke Greziarako. Borjak kontatu zuenez, Ekuadorri ere esan zioten zorraren zati bat kitatzen bazuen zoritxar ugari etorriko zitzaizkiela, Ekuadorren dolarra erabiltzen da (ez du berezko monetarik) eta dolarretik kanpo geratuko zela esaten zioten, orain Greziari eurotik kanpo geratuko dela esaten dioten gisa. Diego Borjak azaldu zuen gero errealitatean ez direla gauza horiek etortzen: Ekuadorko Gobernuak jarraitu zuen zorraren %70 kitatzeko prozesuarekin eta ez ziren iradokitako zoritxar horiek gertatu. Greziarekin adibidea eman nahi dute, ez dela posible alternatibarik planteatzea politika neoliberalei. Herrialdea hondamendira eraman duten neurriak aplikatu nahi ez dituen gobernuaren kontra ari dira. Lezioa eman nahi diote Greziari eta Europako gainerako herrialdeei".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Eguneraketa berriak daude