Husteko arriskuan da Greziako Vio.me fabrika autogestionatua

  • 2011n Tesalonikan dagoen Vio.Me lantegiak porrot egin ostean, Philkeram enpresako jabeek abandonatu egin zuten eta langileek hartu zuten honen kontrola.


2015eko azaroaren 16an - 11:06
Vio.Me lantegiak garbitasunerako produktuak ekoizten ditu gaur egun, baina jatorriz eraikuntzarako materialak fabrikatzen zituen.

Orduz geroztik autogestioan oinarritutako proiektua sendotu dute, baina orain lur-jotzearen ondorioz abiatutako higiezinen likidazioari egin behar diote aurre. Bere egunean Syrizak proiektua babestu bazuen ere, langileek Gobernuaren utzikeria salatu dute.

Komunikatu baten bidez langileek Syrizaren gobernuak hartutako jarrera kritikatu dute. Gogora ekarri dute lantegi autogestionatuaren proiektua babestu zuten erakunde eta alderdi politikoen artean zegoela eta Alexis Tsiprasek berak mobilizazioak babestu zituela. Gobernuan daudenetik ordea, sistema judizialak abiatutako prozesuen aurrean bakarrik utzi izana egotzi diete.

Salatu dutenez, langileen kolektiboaren aurka abiatutako prozesuaren ondorioz Gobernuak izendatutako administratzailea enkanteak antolatzen ari da lantegia dagoen lursaila saltzeko. Lau saiotan egingo da enkantea, lehena azaroaren 26an. Vio.Me dagoen lursaila saltzeak lantegiaren hustea ekar lezake.

Langileek azaldu dute enkantearen antolatzaileek lursaila hamalau partzelatan zatitu dutela, eta lantegiak kopuru osoaren zazpiren bat baino ez duela hartzen: “Lasai asko banatu ahalko zuten lantegia Philkeramen gainontzeko higiezinetatik”. Gaineratu dute lursail horietako batzuk Greziako Gobernuak eman zizkiola Vio.Me-ri lanpostuak sortzearren, eta salatu dute orain enkantean salduko direla Philkeram enpresa nagusiaren nahiak asetzeko.

Lantegia berreskuratu lanpostuak mantentzeko

Vio.Me lantegiak xaboiak eta garbitasunerako produktuak ekoizten ditu gaur egun, baina jatorriz eraikuntzarako materialak fabrikatzen zituen Philkeram enpresaren filial bat zen. 2011n porrot egin, eta jabeek lantegia abandonatu zuten.

Philkerameko batzarrak kudeaketa txarra jarri zuen lur-jotzearen arrazoi gisa. Langileek lantegiaren kontrola eskuratu zuten lanpostuak mantendu eta enpresa aurrera ateratzeko –Frantzian, Italian eta Turkian antzeko kasuak daude ARGIAko 2.360 zenbakian Pello Zubiriak azaldu zuen bezala–. Lantegiaren sistema, kudeaketa eta jarduera aldatu zituzten, baina ez dira libratu auzitegiak abiatutako likidazio prozesutik.

Nazioarteko elkartasun astea

Langileek eta Vio.Me-ren elkartasun sareak lantegia defendatzeko ekintzak antolatu dituzte. Langileek euren jarduera legeztatzeko eskatu dute. Horretarako lantegia ofizialki desjabetu eta langileei ematea eskatu dute. Bestalde, iragarri dute azaroaren 26an egingo den enkantea blokeatuko dutela ekintza zuzenen bidez.

Presio ahalmena handitu eta babesa lortzeko, nazioarteko elkarte eta norbanakoei dei egin diete azaroaren 17tik 24ra antolatu duten Nazioarteko Elkartasun Astean parte hartzeko. “Nazioarteko ekintza solidario oro ongi etorria da, batez ere, indarkeriarik gabeko ekintza zuzenak Greziako enbaxadetan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-09 | Enbata
Euskal Monetak mugaz gaindiko tresna amankomuna gogoetatzen

Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Eguneraketa berriak daude