Greziako Kos irla errefuxiatu krisi globalaren sinbolo


2015eko abuztuaren 17an - 11:49
Etorkinak Greziako Kos irlan egoera tamalgarria jasaten ari dira (Argazkia: The Guardian)

Azken egunetan Errefuxiatu krisi globalen sinbolo bilakatu da Greziako Kos irla. Joan den ostegunetik 2.000 pertsonatik gora irlako estadio txiki batean izan dira janari, edari eta komunik gabe.

Youssefek, berriki askatu duten 29 urteko etorkin batek, bere esperientziaren berri eman du: pasa den ostegunean Koseko portura iristean segurtasun zaindariak estadio batera eraman zituzten, bertan erresidentzia baimena jasoko zutelakoan. “Kartzela batean bezala giltzapetuta” zeudela esan du. Beroa eta deshidratazioaren ondorioz hamabost minuturo pertsona bat zorabiatzen zela esan du Youssefek.

ACNURREK herrialdeei inplikazio gehiago eskatu die

Nazio Batuek errefuxiatuentzako duen ACNUR agentziak larrialdi egoera honek erantzun irmoa behar duela jakinarazi du. Europar Batasunaren barne eta kanpoko elkartasuna ezinbestekoa dela esan du, baita “biolentziatik ihesi datozen errefuxiatuei Europara iristeko bide alternatiboak eskaintzea” ere.

Urtea hasi zenetik 124.000 etorkin iritsi dira Greziako irletara, gehienak Siria eta Afganistanetik.

Nazio Batuen Erakundeko agentziak esan du datu hauek joan den urtekoak baino %750 aldiz handiagoak direla. Etorkin gehienen jatorria  Siria, Irak eta Afganistan dira.

ACNUR-en ustez ezinbestekoa da harrera kapazitatea handitzea, baita asilo eskaerak errazteko prozedurak hobetzea ere.

Mediterraneoan hondoratu zen  ontzian hildako gehiago

Joan den astean Mediterraneoan hondoratutako etorkinen ontzian zihoazenen hildakoak 49 dira jada. Hildakoak Libiatik Italiarako bidean zihoan ontziaren bodegan zeuden, barkuaren gaineko aldean joateko diru nahikorik ez zeukatelako.

Urtea hasi zenetik 2.300 pertsona dira Mediterraneoko itsasoan hil direnak, OIM Migrazioen Nazioarteko Erakundeak jakitera eman duenez:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Eguneraketa berriak daude