argia.eus
INPRIMATU
Gregorio Larrañaga “Mañukorta” hil da
  • Markina-Xemeinen jaioa, bertsolari maitatua zen astelehen goiz honetan hil dena, 78 urte zituela. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eman du albistea.

ARGIA @argia 2022ko uztailaren 26a
Argazkia: EITB

Bertso munduan, baina baita bertso mundutik kanpo ere, ezaguna zen Gregorio Larrañaga Mandiola, Mañukorta ezizenez ezaguna. 1943an jaioa, 1960ko hamarkadan hasi zen kantuan eta handik bi hamarkadara ezagun egin zen bertso munduan. 1989ko Txapelketa Nagusian, finalaren atarian geratu zen.

2014an, Xabier Amurizak Mañukortaren biografia eta pasarteak bildu zituen Mañukorta bertsonajea liburuan. Bertan, hala deskribatzen zuen Markina-Xemeingo bertsolaria: "Mañukortaren pentsamoldeko bertsolaririk ez da inoiz ibili bertso zirkuitoan. Ezta, oro har, giza zirkuitoan ere (...) Bere buruagan konfiantza handiagorik daukanik nekez aurkituko duzu inon. Bertsoaz ez ezik, edozertaz emango dizu iritzi segurua, 'aditua',  bizi guztia horixe estudiatzen eman balu lez (...) Mañukorta seguru dago berari mundurik onena egokitu zaiola. Eta munduko lekurik onena".