Greban jarraituko dute Urnieta eta Irungo Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileek


2014ko otsailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Irun eta Urnietako langileek grebarekin aurrera jarraitzea erabaki dute, enpresarengandik erantzunik jaso ez dutelako. (Arg: Huelgaitvgipuzcoa)

Zentroetako langileek zerbitzuaren esleipena daukan TÜV Rheinland enpresari eginiko azken proposamenak ez du erantzunik jaso, eta “isiltasun” horren aurrean greba beste hiru hilabetez gutxienez luzatzea erabaki dute.

Joan den astean egin zioten “behin betiko adostasunerako proposamena” enpresa alemaniarrari. Langileen esanetan “zerbitzua %100 berrezarri dezakeen proposamena” da. Oraindik, ordea, ez dute erantzunik jaso, pasa den astean kontzesionarioak “gatazkarekin amaitzeko” nahia azaldu bazuen ere.

8 hilabete greban

Langileek jakinarazi dutenez, tarte laburrean akordioa lortzea ezinezkoa izango da: “Adostasunera iristetik urrun, negoziazioen zuzendaritza daraman enpresariak martxoaren 5era arte kanpoan jarraituko du, oporretan”, adierazi dute langileek kaleratutako komunikatuan.

“Egoera honek eragingo du jada 8 hilabete eta erdiz luzatu den arazoak aurrera jarraitzea, eta dudarik gabe nahita bilatutako atzerapena da. Langileentzako eta zerbitzuaren erabiltzaile gipuzkoarrentzako ondorio larriak ekarriko ditu gainera”, baieztatu du enpresa batzordeak helarazitako komunikatuak. 

Informazio gehiago:

Ostegunean, 27, Donostiako udaleko plenoan IATari buruz izan zuten eztabaida. ARGIAn grebak sei hilabete bete zituenean erreportajea argitaratu genuen: Gipuzkoako AITen greba: Errebisioa behar duen zerbitzu publikoa. Langileen eskakizunak eta gaiari buruzko informazioa biltzen ari dira Gipuzkoako IATak Borrokan blogean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude