argia.eus
INPRIMATU
Greba orokorra gaur Sakanan, enpresak ixtearen kontra
  • Hainbat sindikatuk eta Sakanako dozena erdi udalek greba orokorra deitu dute gaurko. Sakana ez da ixten lelopean, eskualdeko langabezia-tasa etengabe gora egiten ari dela salatzen ari dira herritarrak, eta protesta Iruñera ere eramango dute. 12:00etan manifestazioa egin dute Antoniutti parketik abiatuta. Arratsaldean, bestalde, Altsasun egingo dute manifestazioa.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko otsailaren 28a
Info7 irratiak Twitterren jarritako argazkia.

LAB, EHNE eta EILAS sindikatuek eta Uharte-Baztan, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olazagutiko udalek deitu dute greba orokorra. Dozenaka enpresa itxi eta beste hainbat arriskuan daudela salatu dute, eta 2008. urtetik langabezia hirukoiztu egin dela eskualdean

Sakana da enplegu gehien galdu duen Nafarroako eskualdea da, Erriberarekin batera, Berria.info-k nabarmendu duenez. Urtarrileko datuen arabera, 1.972 lagun ari dira lan bila, lautik bat, alegia.

Greba egunaren jarraipena: