Greba Nafarroan, Osasunbideko lehen arreta eta larrialdi zerbitzuetako erreformen aurka

  • Osasunbideko lehen arreta eta larrialdi zerbitzuetan aldaketak egin nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Erreforma hitzak murrizketa ezkutatzen duela salatu dute mediku eta erizainek, eta larrialdietako guardia presentzialak ezabatuz, landa-eremukoak kaltetzen dituela kexatu dira Pirinioetako herritarrak. Aipatu neurriekin oinarrizko laguntzaren kalitateak txarrera egingo lukeela salatzeko, hiru greba egingo dituzte sendagile eta erizainek: abenduaren 11n lehenengoa, 17an bigarrena eta 21ean bestea.

2012ko azaroaren 21a
Nafarroan aurten kalitatezko osasun publiko unibertsal eta doakoaren alde egin diren elkarretaratze ugarietako bat, Iru˝ean. (Argazkia: Lander Fernandez Arroiabe / Argazki Press)

Joaquín Grau Tasa Tafallako larrialdietako mediku eta Zangozako Osasun, Ingurumen eta Gizarte Gaietako zinegotziak ARGIAri azaldu dion moduan, "erreformak, makina bat aldaketaren artean, egin nahi duena da Nafarroan dauden 45 Etengabeko Arreta Guneetatik –non presentzia fisikoa bermatua dagoen gaur egun–  20 gune baino gehiagotan asmatu duten sistema berria ezarri: Arreta Azkarrerako Sistema. Alegia, lantokiaz kanpoko guardia bilakatu ditu zerbitzu presentzial eta egonkorrak. Zer esan nahi duen horrek? 15:00etatik goizeko 8:00ak arte ez duela mediku eta erizainik egon beharrik zentro horietan".

Larrialdi egoeratan horrek nola eragingo duen galdetzean, Grau Tasak dio bere ustez administrazioak pentsatzen duela mediku eta erizainek zentroan egingo dituztela guardia hauek ere, berez lantokiaz kanpokoak izan arren: "Hor dago amarrua, guardia presentzialak lantokiaz kanpoko bilakatuz dirua aurrezten dutelako, gutxiago ordaintzen baitira. Arauak ere asmatu dituzte: osasun zentrotik hamar minutu baino gehiagora ezin dute egon profesionalek, esaterako". Praktikan, abisua jaso eta etxean egonez gero, larrialdira iristeko denbora gehiago beharko dela dio, "zentrotik ziztu bizian atera beharrean norbere etxean egonda ados jarri behar dutelako medikuak eta erizainak elkartzeko, garraiatu beharreko materiala ere ugaria eta pisutsua da eta erabaki behar da nork eramango duen materiala edota autoan gordeta egon behar duen… dena da konplexuagoa eta estrategikoki ez da eraginkorra". Bere hitzetan, denbora, larrialdi egoeretan "funtsezkoa" da. "Baina zer egin du erreformak horren inguruan? Abisua jaso eta leku horretara iristeko denbora 20 minututik 30 minutura aldatu".

Kanal honetan artxibatua: Osasunbidea

Osasunbidea kanaletik interesatuko zaizu...
2014-09-17 | Judith Perez
Abortua zentro publikoetan egiteko aukera jaso du Nafarroako Osasungintza plan berriak

Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak asteartean onartu du 2020rainoko plana, UPN, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko bozkekin eta Bildu, Aralar eta PPNren abstentzioekin. Legebiltzar-taldeen 77 proposamenetik 76 hartu dituzte kontuan.


Murrizketek 3.500 lanpostu publiko baino gehiago suntsitu dituzte bi urtean Hego Euskal Herrian

Enplegu publikoaren jaitsiera berretsi dute Espainiako Ogasun Ministerioaren azken datuek: bi urtean Hego Euskal Herrian 3.500 lanpostu publiko baino gehiago galdu dira. Hezkuntzan izan da murrizketarik handiena, eta udal eta aldundietako postuak ere nabarmen jaitsi dira.


2014-05-04 | Jon Torner Zabala
Nafarroako osasun erreforma
Landa-eremuko herritarren kaltean

Nafarroako landa-eremuetako mediku eta erizainak protestan ikusi ditugu egunotan. Gobernuak onartutako erreformak haien lan baldintzak kaltetzen dituela diote, eta herritarrek jasango dituztela ondorioak.


Barcinak PSN limurtu nahi du ez dimititzeko

Nafarroako politika orokorreko eztabaidaren barruan, Yolanda Barcinak legealdia osorik betetzeko konpromisoa hartu du eta PSNri pakturako prest dagoela adierazi dio.


2013-09-18 | ARGIA
Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeetan bideokamerak jarriko dituzte

Nafarroako Ospitaleko sukaldeetan bideokamerak jarriko dituzte, platerak ondo prestatzen direla ziurtatzeko. Catering enpresarekin izandako istiluei erantzuteko aurkeztu da neurria.


2013-07-19 | Lander Arretxea
Doako lagundutako ugalketa bikote heterosexualentzat soilik

Lesbianek eta bikoterik gabeko emakumeek ezin izango dute osasungintza publikoak eskaintzen duen lagundutako ugalketa baliatu. Hori izango da Espainiako Osasun Ministerioak zerbitzuak doitzeko osatzen ari den arau multzoaren ondorioa. Autonomia erkidegoei bidali dieten gutunean zehazten denez, ugalkortasun arazoak dituzten “gizon eta emakume banak osatutako bikoteei” soilik eskainiko zaie zerbitzua.


2013-05-03 | Lide Hernando
Nafarroan osasun publiko duinaren aldeko elkarretaratzeak egingo dira

Nafarroako osasun sistema publikoak dituen arazoak salatzeko protestaldiak antolatu ditu Nafarroako Osasun Plataformak herrialde osoan. Maiatzean eta ekainean zehar, asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituzte osasun etxeen aurrean.


2013-04-10 | Jon Torner Zabala
Nafarroako Gobernuak ituna sinatuko du abortuak egiten dituen Antsoaingo klinikarekin

Marta Vera Nafarroako Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, Gobernuak hitzarmena egingo du Antsoaingo klinika pribatuarekin, emakumeek abortatzeko aukera izan dezaten.


2013-02-08 | ARGIA
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du osasun sistema erreformatzeko Gobernuak onartutako dekretua

Osasunbideko lehen arreta eta larrialdi zerbitzuan aldaketak egin nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Parlamentuak, ordea, atzera bota du UPNk onartutako dekretua, Nabai, PSN, Ezkerra eta Geroa Bairen botoekin. Dekretuak landa-eremuak baztertu, zerbitzu kaskarragoak ezarri eta profesionalen lan baldintzak okertzen zituela adierazi dute alderdiok.


2011-12-31
Bikoterik gabeko amak: Legeak aintzat hartzen ez duen familia eredua

2008an elkarrizketatu genuen Edurne Pradilla, bikotekiderik gabe ama izatea aukeratu duen zumarragarra, artean haurdun zegoela. Hiru urte geroago, beraren eta beste bi emakumeren bizipenak jaso ditugu erreportaje honetan. Aitaren hutsuneaz eta guraso bakarreko familia ororen –eta bikote ugariren– buruhauste iturri den kontziliazioaz aritu gara, administrazioaz, eskolaz, ipuin klasikoez eta hamaika aurpegiko errealitateaz.


2011-05-19
LAB nagusi Nafarroako administrazio publikoko hauteskunde sindikaletan

2.579 bozka eta 58 eserleku eskuratuta, LAB sindikatuak irabazi ditu Nafarroako administrazio publikoan egindako hauteskunde sindikalak. Haren atzetik geratu dira CCOO (47 eserleku), ELA (39) eta UGT (25). Sindikatu abertzaleek nabarmen egin dute gora, eta CCOOk eta UGTk ordezkaritza murriztu dute, 2 eta 10 delegatu galduz, hurrenez hurren.

- Behin behineko emaitzak (Nafarroako Gobernua)


Azkenak