“Ez da abusua, bortxaketa da” lemapean elkarretaratzeak egin dituzte.
Ikasleen sindikatuak deitu du gaur 12:00etan egin den greba. Euskal Herrian hainbat elkarretaratze deitu dituzte, eta Espainiako Estatu osoko institutu eta unibertsitateetara ere zabaldu da deialdia. Sindikatuko idazkari nagusia den Ana Garciak adierazi duenez, “bortxatzaileak babesten dituen justizia matxista” salatuzeko helburuaz deitu da greba.
Elkarretaratzeak 12:00etan egin dira, hurrengo lekuetan: Bilbon Arriaga plazan, Iruñean Udaletxe plazan, Donostian Boulevardean eta Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan.