argia.eus
INPRIMATU
Greba eta mobilizazioak Ipar Euskal Herrian ‘Elkarrekin desobeditu dezagun’ lemapean
  • Bizi! mugimenduaren erranetan, inoiz baino arrazoi gehiago dira klimaren eta justizia sozialaren alde mobilizatzeko. Kari horietara, ostiral honetan greba eguna deitu dute René Cassin Lizeoko ikasleek. Halaber, larunbatean, bi martxa antolatuta daude Baionan eta Baigorrin.

ARGIA @argia 2019ko irailaren 19a

Ostiralean, irailaren 20an, grebara deitu dute René Cassin Lizeoko ikasleek. Mundu osoan mobilizatuko diren klimaren aldeko grebalari gazteekin bat eginen dute lizeo aitzinean; 8:15ean deitu dute biltzera.

Larunbatean, irailaren 21ean, bi martxa ibiliko dira Baionan (Paul-Bert plazan 15:00etan abiatua) eta Baigorrin (16:00etan abiatuko da Herriko Plazatik). Antolatzaileek diotenez, “mundu bizigarriagoa eraikitzeko garaia da”.

Baionan, besteak beste, San Izpiritu zubiaren okupazio alaia eginen dute, eta bi aldarri hauei ekinen diete: “Elkarrekin desobeditu dezagun maite duguna babesteko” eta “oraino salbatzen ahal duguna salba dezagun”.