argia.eus
INPRIMATU
Greba eguna hezkuntza publikoan

2010ko maiatzaren 25

Irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioko gehiengo sindikalak –EILAS, LAB eta ELAk– deituta, greba eguna dute gaur ikastetxeetan. CCOO eta UGT sindikatuek irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioko lan hitzarmenaren akordiorako oinarria (PDF) sinatu zuten hilaren 12an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin, eta hitzarmen horren aurka protesta egiteko deitu dute greba eguna.

Greba horrek ez du zerikusirik administrazio publikoetako langileek Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen kontra gaur egingo duten grebarekin.