Grande Marlaska tortura salaketen inguruan: "Egia bakarra egia judiziala da"

  • Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98
2018ko uztailaren 05a
Argazkia: RTVE.es

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko kideak torturen eta preso politikoen inguruan galdetu dio Grande Marlaskari barne arazoetako batzordean. Harekin ados egon ez arren, Beitialarrangoitiak adierazi du ez duela “oztoporik” jarriko ministroarekin hitz egiterako orduan.

EH Bilduko diputatuak Eusko Jaurlaritzaren torturen txostena mahaigaineratzean Grande Marlaska oso ezkor agertu da eta behin baino gehiagotan errepikatu du “eta nahi bada, ahal dira egiak sortu baina egia bakarra egia judiziala da” eta ukatu egiten du tortura sistematikoa egon dela.

Epaile ohiak ezarritako inkomunikazio egoeran torturak sufritu zituen Beatriz Etxeberriak egindako kontaketa gogorarazi zion euskal diputatuak eta berak “ ondo ezagutzen” zuela gehitu zuen. Bestalde, ETAri antzeman zitzaizkion gauzen artean “tortura salatzeko paperak” zeudela gogorarazi du Grande Marlaskak.

Estrasburgoko sententziengatik galdetuta, epaile ohiak adierazi du ez dutela esan tortura kasuak egon direnik, “ikerketa sakonago bat egon behar zela baizik”. Hala ere, Estrasburgok Portu eta Sarasolaren kasuan argitaratutako epaian onartu zuen bi euskal gazteek “tratu inhumanoa” jasan zutela.

Preso politikoen inguruan galdetuta, garai batean espetxe politika hori “positiboa” izan zela baina orain “legea” bete behar dela dio ministroak. Beitialarrangoitiak gehitu du ondo iruditzen zaiola presoek orain arte jaso ez duten bakarkako tratu hori, baina harrigarria gertatzen zaiola Grande Marlaskarentzat “gogorra” izatea Parot doktrinarekin bukatzea, bere burua zuzenbide estatuaren defendatzailetzat duenean.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Fernando Grande-Marlaska kanaletik interesatuko zaizu...
Aquariuseko errefuxiatuekin "legea" aplikatuko dela esan du Grande Marlaskak

Aquarius itsasontziko errefuxiatu batzuk atzerritarren atxikitze zentroetan sartuko dituzte eta litekeena da euren herrialdeetara itzularaztea.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude