argia.eus
INPRIMATU
Mugimenduak espetxeetan?
Graduz aldatu dute euskal preso politiko bat
  • Marta Igarriz preso hernaniarrari aldatu diote gradua eta Pedro Sanchezek espetxe politikan iragarritako aldaketak eta gero onartzen den mota honetako lehen aldaketa da.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 24a
Bilbon egindako manifestazioa (Argazkia:rtve.es)

Ostiralean iragarri zuen Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak, fiskaltzaren balorazio idatzia irakurri eta gero. Iaz EPPK kolektiboak argitaratutako txostenean iragarri zuen kideek helegiteak jarriko zituztela lehen graduarekin bukatzeko. Duela hilabete abokatuek salatu zuten helegiteak blokeatuta zeudela Espetxe Zaintzan, Auzitegi Nazionalean.

Hamabost urteko espetxe zigorrera ezarri zioten Igarrizi ETAren laguntzaile izatea egotzita. 2020an da bukatzekoa. Castrok jasotako balorazioak dio “jarrera normala eta lasaia” duela presoak, garbiketa lanak egiten dituela eta jardueretan parte hartzen duela.

Euskal preso politikoen %95 lehen graduan dago, eta nahiz eta abokatuek esan ez dutela oztoporik lehen gradutik bigarrenera aldatzeko, Igarriz izan da momentuz lortu duen bakarra. Bigarrenean hamabost euskal preso besterik ez daude. Bigarren graduan asteburuetan eta jaiegunetan irteteko baimenak eskuratu daitezke. Lehenengoa, aldiz, salbuespeneko egoera bat da, erregimen itxikoa.