Afrikar Batasunak gosetea aztertzeko goi-bilera atzeratu du, egoera larritu arren

  • Abuztuaren 25ean egingo du goi-bilera Afrikar Batasunak, hasierako datatik bi aste atzeratuta. Atzerapenaren arrazoia larrialdietarako fondoak biltzea eta goseteari erantzun bateratu bat ematea da. Bien bitartean, goi-bilera atzeratu baino egun bat lehenago, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) gosetea Somaliako hegoaldeko beste hiru eskualdeetara zabaldu dela jakinarazi zuen.


2011ko abuztuaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Somaliako pertsona talde bat, laguntzaren zain

Somaliako lurraldea bitan dago zatituta: alde batetik, lurraldearen iparraldean, NBEk zilegitasuna aitortu dion gobernuaren kontrolpean dago. Bestalde, lurraldearen hegoaldea shebab gobernu islamistaren menpe dago, Mogadishu hiriburua barne. Egoera larrienean shebaben menpeko zonaldea aurkitzen da, bertara laguntzak garraiatzeko zailtasunak baitaude, NBEk salatu duenez.

Hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek (GKE), ordea, azken urteetako nazioarteko komunitatearen eta agentzia humanitarioen jarrera salatu dute. GKE hauen arabera, shebab talde islamistak kontrolatzen duen lurralde-zatira ez da laguntzarik iritsi azken urteotan, eta horrek gaur egun egoera gainontzeko zonaldetan baino larriagoa izatea ekarri du.

Afrikar Batasunak goi-bilera atzeratu arren NBEko estatu-kideei dei egin die fondoak eman ditzaten "egoerari berehala erantzun eta Afrikako Adarrean bizitzak salbatu ahal izateko". Berehalako laguntza humanitarioa erabakigarria izango dela gaineratu dute.

Nazio Batuen Erakundeak, bestalde, erantzun humanitarioa ez dela egokia esan du. "Alde batetik hainbat lekutan sartzeko eragozpenak eta sorospen programa gehiago martxan jartzeko zailtasunak direla eta, baina baita finantziazio faltagatik ere". NBEren arabera 1.400 milioi dolar behar dira goseteari aurre egiteko. Momentuz 1.000 milioi dolar bildu dituzte nazioarteko komunitateak eginiko dohaintza dela eta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mali
Gutxienez 70 pertsona hil dira Malin, urre meategi bat erorita

Meatzea ilegalki ari ziren esplotatzen, Maliko Gobernuak ez baitzuen meategia irekitzeko baimenik eman. Dagoeneko gorpu batzuk berreskuratu dituzte.


2023-07-26 | Ilargi Manzanares
Malik frantsesari ofizialtasuna kendu eta bertako hamairu hizkuntzari eman die

Beste aldaketekin batera, frantsesa "lanerako hizkuntza" gisa uztea erabaki dute, eta Maliko hizkuntza nazionalak ofizial bilakatu dituzte, “hizkuntza lokalak sustatzeko”.


2021-05-05 | Ixone Arana
Olivier Dubois kazetari frantsesa bahitu du Al Qaedaren gertuko talde batek Malin

Frantziako kazetaria Malin bizi zen azken urte hauetan kazetaritza lanak eginez hainbat hedabidetarako. Apirilaren hasieran desagertu zen Gao hirian erreportaje batean lanean zebilela. 


2020-08-20 | Mikel Eizagirre
Hauteskundeak "arrazoizko epean" ospatzea aurreikusten dute Maliko altxamendu militarraren buruek

Ibrahim Bubacar Keita Maliko presidentea dimititzera derrigortu dute. Herrialdean aspaldian protesta gogorrak ari ziren ematen krisi ekonomiko larria dela eta.


Soumaïla Cissé oposizioko hautagaia bahitu dute Malin

Legebiltzarreko hauteskundeetarako kanpaina egiten ari zela bahitu dute Soumaïla Cissé hautagaia martxoaren 25ean. Igandean egitekoak dituzte bozketak. 2012az geroztik gerra giroan sarturik da Afrika mendebaldeko herri hau, jihadistak erasoak errepikatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude