Gorritiren animalien egoera argitara eman du Askekintzak argazkien bidez

  • Animaliak nola bizi diren jasotzen duten irudiak egin dituzte publiko. Gorriti eta haren zerbitzuak kontratatzen dituzten jai batzordeak salatu nahi ditu elkarte animalistak.


2016ko abuztuaren 03an - 10:44
Askekintza eta Tras Los Muros elkarteek elkarlanean argitaratutako irudiak [Argazkiak: Tras Los Muros]

“Ukaezina da Gorritiren animaliek asko sufritzen dutela”, uste du Askekintzak. Animalien askapenaren alde argazkilaritzan aritzen diren Tras los Muros kolektiboko ekintzaileekin elkarlanean lortutako irudietan animaliak nola bizi diren ikus daiteke: “Txekor, hegazti, txerri, txakur eta untxiak zikinkeriaz inguratuta daude. Txekor batek aurpegian hantura benetan kezkagarria du, 'borrokarako' oilarrak kaiola txiki eta zikinetan giltzapetuta daude eta zauriak dituzte buruan”.

“Askekintzak garbi utzi nahi du animalia hauek, edo beste edozein, gure dibertsiorako erabiltze hutsa injustua dela. Ondorioz, ez dira kondizio hobeak behar; animalien erabilpenarekin amaitu behar da errotik. Horrek, kasu honetan, festa eredua eraldatzea eskatzen du”. Askekintza elkarte animalistak Gorriti eta bere animaliak ikuskizuna salatu du prentsa ohar baten bidez.

Gorritik “hilabete oso gutxiko txekorrekin sokamuturrak antolatzen ditu, umeek harrapatu dezaten txerrikumeak zelaian askatu, oilarrak borrokan jarri eta umeak gainean ibil daitezen” pottokak erabiltzen dituela salatu dute animalistek. Praktika horiek arbuiatu, eta horrekin batera Gorritiren zerbitzuak kontratatzen dituzten jai batzordeak salatu dituzte.

Askenkintzaren iritziz, “presiopean” dago Gorriti, “talde eta norbanako askoren iritziz bere praktikak onartezinak direlako”. Elkarte animalistak ere bere egiten du kexa, eta zehaztu du “animalien erabilera oro” gaitzesten duela: “Animaliak interes propiodun norbanakoak” direla aldarrikatu du.

Hona publiko egin dituzten irudiak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Eguneraketa berriak daude