'Gorriti eta bere animaliak' ikuskizuna debekatzea eskatu dute

  • Eitb.eus-ek argitaratu duenez, Acción Para el Respeto Animal herri plataformak 59.000 sinadura bildu ditu, Eusko Jaurlaritzari eta hiru aldundiei ikuskizuna debekatzea eskatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko ekainaren 28an - 16:35

Honela dio Eitb-ren albisteak:

Acción Para el Respeto Animal herri plataformak 59.000 sinadura bildu ditu, Eusko Jaurlaritzari eta hiru aldundiei Gorriti eta bere animaliak haur-ikuskizuna debekatzea eskatzeko. Umeek basurdekume txikiak eta beste "animalia babesgabe" batzuk "jazartzen" dituzte, plataformak salatu duenez.

Ana Moreno plataformako bozeramaileak agiri batean azaldu duenez, ikuskizun ibiltariak "Animalien Babeserako Euskadiko Legea urratzen" duela "bistakoa" da. Euskal Herriko herri batzuek ikuskizuna hartu ohi dute udan. Konkretuki, araudiko 4.2 artikulua urratzen ari direla azaltzen du Morenok.

Gorriti eta bere animaliak ikuskizun "lotsagarria" dela salatu du plataformak. "Haurrentzako ekitaldi bat bezala mozorrotuta", Euskal Herriko jaietan ibilbidea egiten du, "zaratarekin eta musikarekin herriz herri animaliak jazarriz eta estresatuz".

Plataformaren hitzetan, ikuskizunean "basurdekume oso txikiak" askatu eta "umeek harrapatzen dituzte". Animaliek "ikaratuta korrika egiten dute", erantsi duenez. Era berean, hilabete eskaseko zekorrekin sokamuturrak egiten dituzte, eta oilarren arteko borrokak, haurren "harriduraren" aurrean.

"Ikuskizun iraingarria debekatzeko" eskatu du plataformak. Zentzu horretan, erakunde publikoek legea betearazi eta umeen hezkuntza bermatu behar dutela gogorarazi du. Haurrak errespetuan hezi behar direla gaineratu du, ez "animalia babesgabe batzuen sufrimenduarekiko mespretxuan".

Albiste hau Baleikek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Eguneraketa berriak daude