Gorrekin komunikazioa hobetzeko kanpaina abian jarri dute

  • Arabako gorren guraso eta lagunen elkarteak Hormek hitz egiten dute baina ez dute entzuten kanpaina martxan jarri du. Arana kalean kolektiboaren arazoa ikusarazteko horma-irudia egin dute.

Arabako Alea @ArabakoALEA
2016ko ekainak 02

Aspasor Arabako gorren guraso eta lagunen elkarteak herritarren eta gorren arteko komunikazioa hobetzeko kanpaina aurkeztu du gaur, Hormek hitz egiten dute baina ez dute entzuten lemapean. Komunikazioa errazteko, gorrekin komunikatzeko aholku erraz eta erabilgarriak zabalduko ditu elkarteak, bereziki, hezkuntza, osasun eta gizartearen arretarako zerbitzuen alorretan. Horretarako, ospitaletan, eskoletan eta erakundeetan banatuko diren hiru gida argitaratu dira.

Erakusketa eta hitzaldia

Era berean, gorrekin komunikatzeko aholkuak emango dituen argazkilaritza erakusketa ibiltaria antolatu du elkarteak. Ekainaren 9an, berriz, Unibertsitatean ikasten duten ikasle gorrei laguntza eskaintzeko hitzaldia eskainiko dute eta ekainaren 14rako, adituen topaketa antolatu dute. 

Horrez gain, Fill In kolektiboak, Aspasor elkartearekin batera, Hormek hitz egiten dute baina ez dute entzuten horma-irudi berria egin du Arana kalean.

Gorrekin komunikatzeko gomendioak

Entzumen arazoak dituzten pertsonekin komunikatzeko eman dituzten aholkuen artean honakoak aurkitzen dira; gorrarekin hitz egin aurretik bere atentzioa deitu behar da, honek begiratu arte itxaron eta orduan aurrez aurre hitz egin behar zaio, ahoa ondo ikus dezan. Horrekin batera, modu naturalean ahoskatzea gomendatzen dute, esajeratu gabe, tonu altuan baina ohikatu gabe.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal honetan artxibatua: Aniztasun funtzionala

Aniztasun funtzionala kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-03 | Ilazki Gainza
"Gu gara gure bizitzetako protagonistak"

“Ikusezinak izan gara orain arte: ikusezinak legeetan, beste emakumeentzat, mugimendu feministarentzat. Zorionez, azken urteetan egiten ari garen lanari esker, ikusgarriak bihurtu gara“. Fekoor-eko (Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea) Bilboko egoitzan izan gara Mari Carmen Azcona Domínguez, Rosalía Cuadrado Pascual eta Marian Andrés Acharekin.


Paralitikoek ere sexua nahi dute

“Zuk medikuari ordaintzen diozu hagina konpontzeko. Gorputza ukitu diezadaten ordaindu beharra daukat nik. Deprimituta nengoen eta hau egiten dudanetik gustura sentitzen naiz, terapia bezalakoa da”. Sexu-laguntzailea darabilen emakume bat da hitz egiten duena, Kataluniako telebista publikorako egin duten Jo també vull sexe! dokumentalean.


Paralitikoek ere sexua nahi dute

"Deprimituta nengoen eta hau egiten dudanetik gustura sentitzen naiz, terapia bezalakoa da”. Sexu-laguntzailea darabilen emakume bat da hitz egiten duena, Kataluniako telebista publikorako egin duten Jo també vull sexe! dokumentalean.


"Orain, emakumeok, transok, bollerok, amaneratuok, elbarriok eta lodiok hartzen ditugu kamerak, eta geure errepresentazioa gobernatzen"

Aktibista transfeminista da Elena Urko, eta Post Op taldeko kidea, Majo Pulidorekin batera. Postpornoaz eta errepresentazioaz hitz egin dugu berarekin.


2016-09-05 | Aiaraldea.eus
Parapentean jauzi egingo du gurpildun aulkian dabilen urdu˝ar batek, Renferen irisgarritasun falta salatzeko

Maria Luisa Goikoetxeak hilabeteak daramatza trenera igotzeko dituen eragozpenei erremedioa bilatzen. Orain, ekintza ikusgarria iragarri du bizi duen egoera salatzeko.


2016-07-18 | Anboto
Paraziklismoko munduko kopa iruditan

Paraziklismoko Munduko Kopako lasterketak izan dira Euskal Herrian asteburuan. Elorrion larunbatean izandako lehia horren irudiak jaso ditu Anboto aldizkariak bideoan.


Aisialdia desprogramatzen

Jakina da: jolasa eta aisialdia bitarteko ezin hobeak dira balioetan hezteko eta hazteko. Baina nola egiten da hori praktikan? Aurreiritziak alboratu, eskema zaharrak gainditu eta erronka berrietan murgildu dira azken urteotan begirale eta hezitzaileak. Etengabeko trebakuntza da gakoa, Bizkaiko Urtxintxa Eskola aisialdi taldeko hezitzaileek kontatu digutenez.


Panpinak elbarriak edota gorrak izan daitezke

Entzumen, ikusmen eta mugikortasun arazoak dituzten haurren hiru amek erabaki zuten euren seme-alabek eskubidea zutela beraien ezaugarriak irudikatzen dituzten panpinekin jolasteko.


2015-10-14 | Estitxu Eizagirre
Urritasunen bat duten pertsonek erabat kudeatutako lehen supermerkatua ostegunean zabalduko da

Eroskik eta Gureak taldeek elkarlanean jarriko dute martxan Azpeitian. Eskualdeko hamar pertsona ariko dira bertan lanean, eta hamarrak euskaraz mintzo dira.


2015-07-19 | Judith Perez
Oztoporik gabeko aisia aniztasun funtzionala dutenentzat

Leku berriak ezagutu, kirola egin, zinera joan, museoak bisitatu… Aisialdia gozatzeko maiz zailtasunak aurkitzen dituzte aniztasun funtzionala duten pertsonek. Gabezia horri erantzuteko jaio da “Tantai: oztoporik gabeko aisia” ekimena.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude