Gorputzetik pasa gabe ezin da ikasi

  • Emakumeak bertsogintzan bidetxoa egiten hasi arte, apenas aipatu den “gorputza” bertsolaritzan. Bazirudien lepotik gorakoa bakarrik zela bertsolaria. Baina bazen kontraesan handi bat: “plazan egiten da bat bertsolari” esaten baitzen. Eta zer da plaza,  jendaurrean kantari ari den gorputz bat ez bada?

Bertsolari aldizkaria @bertsolari_ald  |  Ainhoa Agirreazaldegi
2018ko apirilaren 06a

“Gorputza traba gisa” aipatu genuen emakume bertsolariok hasieran, eta “gorputza bidelagun” geroago. Garen hori —norbanakoa zein kolektiboa— gure gorputzetan dagoela esan nahi genuen, eta hortik aldenduta ez dagoela bertsotan egiterik, ez behintzat behin gorputzaren kontzientzia hartu ondoren. Areago, norbere gorputzetik igarotako esperientzia bat bezalakorik ez dago, zentzumen guztiekin osatutako bertso ezinbestean esanguratsuak publikoari kantatzeko.

Bertsolarien entrenamendu eta koadernoak maiz aipatu izan ditugu, baina “plazan egiten da bat bertsolari” horren atzean dagoenari erreparatu nahi nioke gaur. Egia borobila baita. Eta zer ikasten da plazan? Gauza asko: zertarako gai den norbera, zein gai motak motibatzen zaituen gehien, nondik tiratzen duten gainontzeko bertsolariek, publikoarengan zerk funtzionatzen duen eta zerk ez, kantagairik ez dagoela dirudienean ere zein kantagai egon daitezkeen, doinu bakoitzak zertan laguntzen duen, albokoari entzun ondoren ere badela astia bertso on bat sortzeko, jarrera baikorrak beste edozerk baino eragin handiagoa izan dezakeela… Kalkulu asko egiten ikasten da plazan.

Baina nagusiki, bizitzan bezalaxe, gaizki egindakoetatik ikasten da oholtzan ere. Bertsoaldi baten ondoren disgustura dagoen bertsolariak, etxera bidean hausnartuko du saioko une jakin horretan gorputzean sentitu duen deserosotasun, ezinegon, ezin asmatu… horren inguruan. Eta hori bezalako ikasgairik ez dago hurrengoan zer ez duen egin nahi, zeren bila jo nahi duen, zerekin hautsi nahi lukeen eta bertsoa norantz bideratzea desio lukeen jabetzeko.

Feminismoan azken urteetan egin den bereizketa ez baita alferrikakoa. Ez dira gauza bera “jakitea”, “jabetzea”, “ahalduntzea” eta “boteretzea”. Plazara iritsi gabe ere “jakin” dezakegu zer kantatu nahi dugun honetaz edo hartaz, baina kantatu ondoren “jabetuko” gara gaia-norbera-publikoa hirukian bertso bidez lortu dugunaz eta lortu gabe geratu zaigunaz. Gorputzetik igarotako bizipenak lagunduko digu hurrengo antzeko bertsoaldi baterako “ahalduntzeko” estrategia teoriko-praktikoak bilatzen. Eta azkenik, hurrengo plaza batean, antzeko egoera batean gaudenean, “boteretu” eta aurreko aldian baino bertso hobeak botako ditugu.

Berdin dio ezinegonaren sorburua zein izan den: ideologikoa, linguistikoa, tonuari dagokiona, umorearekin zerikusia duena, “nori kantatu” zehazten asmatu ez izanaren ondorio… Koaderno bidez bakarrik ezin da ikasi, koadernoetan ez baitago gorputzik.

Eta emakumeok, gorputzaren aldarria egiteaz gain, kolektiboaren garrantziaren aldarria ere ekarri dugu bertsotara. Egiari zor, gizon bertsolari gehienen artean ez dago ohiturarik “bertsoaldi honekin ezin deserosoago sentitu naiz” bezalako esaldiak konpartitzeko. Bai, ordea, emakumeon arteko saioetan. Emakume batek beste bati —izango dira salbuespenak, baina gehienon kasuaz ari naiz— lasai asko aitor diezaioke halakorik, eta bi bertsolarien, hiruren edo lauren artean saiatuko dira sabeleko korapilo hori zerk sortua izan daitekeen identifikatzen eta hurrengorako helduleku eta estrategia berriak proposatzen.

Bakarrik baino hobeto ikasten baita taldean.

Artikulu hau Bertsolari aldizkariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal hauetan artxibatua: Bertsolaritza  |  Gorputza

Bertsolaritza kanaletik interesatuko zaizu...
Baztangaren matxinada Hernanin

Hernani (Gipuzkoa), 1918ko apirila. Lasarte eta Hernani inguruetan zenbait baztanga kasu agertu zirenez, Gipuzkoako gobernadoreak hainbat neurri hartzeko agindua eman zuen: Lasarteko herritarrei, hipodromoko jockey-ei eta ukuiluetako langileei txertoa jartzea (agerraldia hipodromo inguruetan sortu omen zen) eta gaixotutako zazpi pertsona Lasartetik Hernaniko Benefizentzia Etxera eramatea, bertan hobeto isolatuta egongo zirelakoan.

 


Bardoak: Auzolana umorez

Bardoen finalaren kronika. martxoaren 24an, Lekunberriko Toki Alai sagardotegian.


2018-03-26 | Bertsozale.eus
Leitzako 'Aldatzea komeni' nagusitu da 2018ko Bardoen finalean
Lekunberriko Toki Alai sagardotegian jokatu da 2018ko Bardoen finala, ia 200 entzuleren aurrean. Leitzako 'Aldatzea komeni', Baztan eta Malerrekako 'Addams familia' eta Lesakako 'Unibertsolariak' taldeak aritu dira kantuan, giro ederrean. Azkenean, Leitzako taldearentzat izan da sari nagusia.

Mundu bat ahoz aho
MULTIMEDIA - dokumentala

Kantua ardatz hartuta, kultura ofizialean agertzen ez diren ahotsetan barrena bidaiatuko dugu dokumental honetan, eta, bide batez, kultura bakoitzak emakumearen presentziaz eta transmisioaz daukan ikuspegiaren berri izango dugu, sortzaileen bizipen pertsonalen eta hausnarketen bidez.

Mendez mende, idatziz transmititu izan da herri baten historia ofiziala. Baina historia ofizialaren ertzetan badira bestelako ahots batzuk ere, ahoz aho hedatzen direnak eta inprobisatu diren leku eta momentu... [+]


2018-03-22 | ARGIA
Bardoetako finala, larunbatean Lekunberrin

Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenak laugarren edizioa du aurtengoa. Baztan-Malerrekako 'Addams familia', Lesakako 'Unibertsolariak' eta Leitzako 'Aldatzea komeni' taldeak lehiatuko dira finalean. Lekunberriko Toki-Alai sagardotegian egingo da, 17:30ean hasita. Sarrerak agorturik daude jada.


2018-03-19 | Bertsozale.eus
Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

Larunbata, hilak 17, Gasteizko Alde Zaharrean aurtengo Kuadrilla artekoaren finala eta jai eguna ospatu zen. Arabar bertso Kuadrillen eguna ere bai, parte izan diren 14 taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest, talde bakoitzak bere hazitxoa jarri zuen eguna borobiltzeko.


2018-03-19 | Bertsozale.eus
Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

Urtarrilean hasiera eman zion 2018ko Kuadrilla artekoak, 14 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde eta idatzizko modalitatean 16 talde aritu ziren, denera 300 lagun inguru. Bertsozale.eus-ek egunaren  kronika egin du.


2018-03-14 | Bertsozale.eus
Martxoaren 17an, Gasteizko Alde Zaharrean, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren finala

Arabar Errioxa, Aramaio eta Errekaleorreko taldeak dira finalistak. Egun osoko festa izango da eta bazkalostean, 17:00etan hasiko da finala.


2018-03-06 | Erran .eus
Iru˝ean, Beran eta Aldatzen hasi dute Bardoek bigarren fasea

Bisitan etorritako taldean nagusitu dira hiru saioetan eta itzulerakoak datorren asteburuan jokatuko dituzte Erratzun, Leitzan eta Lesakan.


Eguneraketa berriak daude