argia.eus
INPRIMATU
Googleatu (Xabier Andonegi)

2006ko abenduaren 13a

"Knörr jaunak euskararen dotorezian bide dauka ardura; nik, berriz, euskararen aberastasunean daukat (...) Hizkuntzaren aberastasuna zehaztasunarekin lotzen da. Alegia, zenbat eta zehatzagoa izan, orduan eta aberatsagoa da hizkuntza. Gainera, bizirik dauden hizkuntza guztiak egunetik egunera aberatsagoak dira, eta, horretan, gure euskara ez da, zorionez, salbuespen (...) Zer gertatu behar da euskaraz 'googleatu' existitzeko? Euskarak aspaldi sortu zuen aditzak garatzeko sistema (...) Bidea badugu, beraz; iturria da auzia (...) Euskaldunak 'atzo honako hau googleatu nuen' esateko, lehenago gure artean gazteleraz zabaldu behar da 'ayer googleé lo siguiente'. Bai, gazteleraz esan behar dugu hori lehenago, gaztelera baita euskarak duen ia iturri bakarra. Horixe bera gertatu zaigu 'zapeatu' aditzarekin edo 'zapping egin'ekin (...) Niri hizkuntza aberatsagoa iruditzen zait 'zapeatu' duen hizkuntza 'behin eta berriz telebista-katea aldatu' duena baino". (2006/12/13)