Google Mapsen Ipar Euskal Herriko herrien izenak euskaratzera deitu dute

  • Ipar Euskal Herriko herrien izenak Google Mapsen euskaraz jartzeko eskaria egin du euskaltzale talde batek, kazeta.eusek jaso duenez. Google Map Maker tresna erabiliz edonork itzuli ditzake izenak, ondoren batzorde batek begiratzeko.


2016ko azaroaren 22an - 10:26

Egun, nabigatzailea euskaraz izan arren, Ipar Euskal Herriko izen gehienak frantsesez bakarrik ageri dira, hiri nagusienak izan ezik. Talde honek konponbidea bilatu nahian “norbanakoen indarrak” bateratu nahi ditu.

Ekimenaren bultzatzaile den Jakes Larrek azaldu du egin beharrekoa: “Googlen kontu batekin konektatu ondoren, herriaren bilaketa egin daiteke. Izena aldatzeko desmartxa abiatu, hizkuntza hautatu eta zerbitzuari igortzen zaio”. Ondoren, batzorde batek jasotzen ditu proposaturiko izenak.

“Orain da presio egiteko momentua”, Larrek adierazi duenez, Google Map Maker zerbitzua 2017ko martxoan itxiko baitute. Ez dakite ziur emaniko izenek erantzunik izango duten, baina gomendiorik egon ezean horrela geldituko direla azaldu dute.

Taldeak norbanakoen laguntza eskatu du lanerako, izenak proposatzerakoan Euskaltzaindiaren zerrendara joatea gomendatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


2024-02-04 | Bea Salaberri
Alde egin ala deus ez

Udaberrian, Iparraldeko Hizkuntz Politika Publikoa berrituko da: hortik, datozen urteetako norabideak, asmoak eta horien zerbitzuko jarriko diren dirutzei buruzko erabakiak hartuko dira eta horretan jarrera argia hartu beharko dute eskualdeak, departamenduak, estatuak eta Euskal... [+]


2023-12-29 | Euskal Irratiak
"Asto bat 13 ardi gibeletik": Beskoitzeko ikastolako burasoen mezua

Azukrerik gabeko ikatza banatu die Olentzerok asteartean, Beskoitzeko ikastola, herriko lurratik kanpo ezartzearen alde bozkatu duten Beskoitzeko 14 hautetsiei. 100 bat lagun bildu dira herriko etxe aintzinean, ekintzaren sustengatzeko.


2023-12-18 | ARGIA
Ipar Euskal Herriko instituzioei euskararen aldeko politika ausartak eskatu dizkiete, 2050erako euskaldunak %30 izatea lortzeko

Euskara 2050ean Ipar Euskal Herrian jardunaldia egin dute larunbatean Kanbon, eta Euskal Konfederazioak hizkuntza politika ausartak galdegin dizkie Ipar Euskal Herriko instituzioei. Pisu guztia euskalgintza sozialaren gain utzi beharrean, plangintza politiko bat egiteko eskatu... [+]


Eguneraketa berriak daude