Gomazko piloten ordez bestelako jaurtigaiak erabiliko ditu Foruzaingoak

  •  Uda igarota hasiko dira foruzainak bestelako jaurtigailuak erabiltzen, apar biskoelastiko moldagarriz egindako kartutxoak, hain zuzen. Orotara, 35.000 euro inbertitu ditu exekutiboak, egun erabiltzen dituzten gomazko pilotak ordezkatzeko asmoz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 15an - 12:54
Kataluniako mobilizazio baten ostean Mossoek erabilitako jaurtigai ezberdinak; Foruzaingoa hirugarrenaren antzeko batzuk erabiliko ditu hemendik aurrera [Horia eta berdea dena]. (Arg.:gazteiz-antifaxista.blogspot.com)

Materialaren hornitzailea zein enpresa izanen den zehazte aldera, lehiaketa publikoa deituko dute. Erosiko duten modelo zein den jakinarazi ez badute ere, Ertzaintzak eta Mossos d'Esquadrak erabiltzen dituztenen antzekoak izan daitezke.

Diotenez, "ez dira gomazko pilotak bezain kaltegarriak", eta "zehatzagoak" dira herritarrak jotzerakoan. Une honetan, era horretako bost jaurtigailu dauzkate foruzainek, eta, aurrerantzean, hemeretzi izanen dituzte. Hala, "behin betiko" desagertuko dira gomazko pilotak.

Diario de Noticias de Navarra egunkariak kaleratutako erreportajean Agustin Gastaminza Nafarroako Barne saileko zuzendari nagusiarekin mintzatu dira. Haren arabera, "jaurtigailu berriak aurrerapena dira gizarte demokratiko bateko herritarren eskubideen defentsan"; izan ere, "zehatzago zehaztu daiteke jo puntua". "Mina sortzea baino ez dute helburu, lesio gogorrak egin gabe", zehaztu du.

Jaurtigaiak ere arriskutsu

Gomazko piloten arriskuak gutxitzeko antzeko neurriak hartu dituzte EAEn eta Katalunian. Ez da kritikarik falta, baina. Teknologia militarrean espezializatutako enpresek garatzen dituzte arma horiek ere, eta herri mugimenduko eragile zenbaitek ezbaian jarri dute askoz seguruagoak direnik. Esaterako, Mossoek ibiltzen duten modeloa granada jaurtigailu baten egokitzapena da.

Diagonal egunkariak Mossoek dauzkaten jaurtigailuen azterketa egin zuen 2013an, horiek dauzkaten arriskuak azpimarratuz -pentsatzekoa da modelo horrek eta Nafarroan ezartzen dutenak antzekotasunak izanen dituztela-. Egunkarian diotenez, apar biskoelastikoz egindako jaurtigai koxkor batek oinez ibili ezinik utziko du herritarra inpaktuaren momentuan bertan. Hurrengo egunean erren jarraituko du. Are gehiago: efektuak handik 45 egunetara ere sumatzeko aukera dago.

Albiste hau Euskalerria Irratian egina da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
Gomazko pilotak erabili al ditu Ertzaintzak Gasteizen, lehen aldiz Cabacasen heriotzaz geroztik?

Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Hainbat protesta deitu dituzte Tolosako polizia-kargak salatzeko

16 urteko gazte billabonatar batek zauri larriak izan ditu begiaren inguruan, Ertzaintzak Tolosan igande gauean kargatu ostean. Tolosaldeko Atariak informatu duenez, pilotakada bat eman zioten.


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Eguneraketa berriak daude