Goizuetan herri-kooperatiba sortuko dute gasolindegia izateko

  • Kooperatiba sortzeko batzarra, maiatzaren 28an izanen da. 90 euroko ekarpena eginen du bazkide bakoitzak, eta izan nahi dutenek, batzar eratzailera azaldu beharko dute.

70 bat lagun azaldu ziren, bigarren bilerara. Argazkia: Felix Loiarte.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 05an - 09:51

Aurreko larunbatean egin zu­ten bigarren batzarra, Goizue­tan jarri nahi duten gasolindegiaren nondik norakoak azal­tzeko herritarrei. Eta dagoeneko, beste pauso garrantzitsu baterako jarri dute zita: maia­tzaren 28an, batzar eratzailea eginen dute; kooperatiba sor­tzeko aurreneko pausoa.

«Bertara azaldu beharko du bazkide izan nahi duenak, eta hortik aurrera, kooperatiba gi­sa funtzionatzen hasiko ga­ra, Goizukoop izenarekin», azal­du du Unai Mirandak, proiektuan lanean ari den taldeko kideak.

90 euroko ekarpena, bazkide bakoitzak

Kooperatibako bazkide bakoi­tzak, 90 euroko ekarpena egingo du, eta horren truke, gero abantailak izango ditu; merkeago izanen du gasolina.

Larunbatean, aurrekontua ere aurkeztu zuten, gasolindegiaren bultzatzaileek: 156.000 euro gehi BEZ. «Finantzazioa lort­zeko bide desberdinak ere ari gara urra­tzen, eta aukera ikusten dugu», dio Mirandak.

70 bat lagun, bileran

«Aurrenekoan baino gutxixeago» izan ziren arren, 70 bat la­gun azaldu ziren bilerara, joan den larunbatean. Bertan azaldu zizkieten, herritarrei pasa zieten inkestaren emaitzak.

«300 inkesta banatu genituen etxeetan, eta 150 bat erantzun jaso ditugu. Horien arabera, hileroko kontsumoa 19.300 litrokoa izango litzateke, eta gehienak daude herrian bertan kontsumitzeko prest».

Galdetu zuten, baita ere, etxe bakoitzean zenbat egongo liraketen prest bazkide izateko, eta 158 lagunek erakutsi dute horretarako prestutasuna.

Gasolindegia, Asinko inguruan

Gasolindegiaren kokalekua ere zehaztu zuten: Asinko inguruan jarriko dute. Eta hura egiteko, auzolanaz ere baliatu nahi dute, herritarren laguntzaz: «auzolanean egin nahi dugu obraren zati bat, gastuak ahal bezainbeste murrizteko».

 

Albiste hau Urumeako Kronikak argitaratu du eta bere baimenarekin ekarri dugu hona.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tokian tokiko ekonomia
2023-05-16 | Euskal Irratiak
Milioi euro pasako salmentak barnekaldeko saltegietan, Euskal Herria Bihotzean txekeen bidez

Baxenabarre eta Xiberoako merkataritza bultzatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Bihotzean elkartea, duela hamabost urte. Erosketak hurbileko saltegietan egiteko usaia zabaltzeko, opari eta kultura txekeak sortu zituzten.


'Beterri Saretuz' ekonomia eraldatzailearen sarea ekintzara pasako da

Beterri-Buruntzako hainbat enpresa eta eragile biltzen dituen ekimenak ostegunean aurkeztuko ditu bere ekintza plana eta aurtengo helburuak, Usurbilen. 2019an sortua, parte hartzean oinarrituriko proiektuen ekosistema sustatu nahi du sareak eskualdean, ekonomia eraldatzailearen... [+]


Paretaren kontra

Jakina da eskuduntzen auzia erabakigarria dela arlo ekonomikoan. Botere banaketa zehazten omen du. Eta zorrotzagoak bagara, boterea nork duen, eta beraz, nork ez duen ere ezartzen duela esan dezakegu. Eskuduntza nagusiak estatuek beretzat gorde dituzte, baina kapitalak du eredu... [+]


Trebiñu ofizialki Arabako parte izateko ekimena abian jarri dute berriz

Argantzungo eta Trebiñuko udaletako osoko bilkurek gehiengo osoz erabaki dute lan-mahai bat sortzea, egun Burgoseko probintziaren administraziopean dagoen barrundia ofizialki Arabako parte izatea lortzeko.


‘Hernani Burujabe’ aurkeztu dute, tokiko moneta, energia, zaintza eta ekonomia bultzatzeko egitasmoa

“Berreskuratu dezagun gure baliabideen kontrola!”. Esaldi horrekin aldarrikatu eta laburbildu dute Hernani Burujabe-ren oinarria. Ostiralean aurkeztu dute egitasmoa Hernanin, ekonomia desmerkantilizatu baterantz eta demokrazia sakonagorantz egiteko helburuz.


Eguneraketa berriak daude