Goizeko atxiloketen inguruko Eusko Jaurlaritzaren balorazioa

  • Josu Erkorekak eguerdian baloratu du polizia operazioa. Oharra osorik kontsulta dezakezue azpian, eta bideoa ikus daiteke Irekia gunean.


2015eko urtarrilaren 12an - 18:45
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Josu Erkoreka, artxiboko irudi batean.

Lehenik eta behin Eusko Jaurlaritzak iaz abiatutako operazio baten jarraipena izatea deigarria dela irizten du eta epaitegien ekintza argi eta azkar bat eskatzen du.

Gaurko “Mate operazioa”-k jarraipena ematen dio iazko “Jaque operazioari”. Orduan ezker abertzaleko hainbat abokatu atxilotu zituzten eta oraingoan abokatuez gain, diruzainak ere atxilotu dituzte, eta LAB bezala, legezkoak diren beste erakunde batzuen egoitzak miatu dira.

Deigarria da Bilboko manifestazioaren testuinguruan eta Madril eta Bilbon egitear zeuden epaiketen atarian burutu izana operazioa, epaiketa hauek bertan behera utzi behar izan dituztelarik, auzipetuen defentsa abokatuak atxilotu baitituzte. Atxilaketaok, epaiketa baino ordu gutxi lehenago egin dira.

Operazio hau joan den urtekoaren errepikapena izan da, ia.

Bigarrenik, azpimarratu nahi da, Eusko Jaurlaritzak Bakea, normalizazio politikoa eta Bizikidetza finkatzeko konpromisoari eusten diola. Horrela, zerikusia duten eragile guztiei arduraz jokatzeko dei egiten die, ETA-ren amaiera ordenatu baten kudeaketatik hasita.

Hirugarrenik, Eusko Jaurlaritzak salatu nahi du Espainiako Gobernuaren erabateko leialtasun falta, ez baitu informaziorik jaso operazio honen bilakaera eta garapenaren inguruan. Onartezina da, Espainiako Gobernuak informazioa Eusko Jaurlaritzari baino lehenago hedabideei helarazi izana.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abokatuen aurkako operazioa
2021-05-03 | ARGIA
77 espetxe urteko eskaera presoen defentsa juridikoa egiten zuten zortzi lagunentzat

Uztailean hasiko da beren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak 7 eta 19 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen ditu 13/13 sumarioko inputatuentzat, ETArekin kolaboratzea edo integrazioa leporatuta. 2010ean izan ziren atxilotuak. Epaiketa denboraz kanpo... [+]


2017-03-16 | ARGIA
Sare-ri 2015eko operazioan kendutako 104.000 euroak ez dizkiote itzuliko

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko Sare herritarrari 2015ean kendutako dirua ez itzultzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak.


2015-09-30 | ARGIA
Iñaki Goioaga Amaiurko senataria ikertuko du Auzitegi Gorenak

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak “ETAren kartzeletako frontean” parte hartzea leporatu zion ekainean Iñaki Goioaga Amaiurko senatariari, eta foruduna denez, Gorenari eskatu zion abokatua inputatu zezala.


2015-01-22 | ARGIA
Guardia Zibilak Bilboko Errondabide tabernatik 14.000 euro eraman zituela salatu dute

Urtarrilaren 12an Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Bilboko Errondabide tabernatik 14.000 euro inguru eraman zituela salatu dute. Langileei eta hornitzaileei ordaintzeko dirua zela eta Espainiako Auzitegi Nazionalean salaketa jarriko dutela jakinarazi dute prentsaurrekoan.


Eguneraketa berriak daude