Apaepeka mintzaira aztertzen ari dira Beñat Oiharzabal eta Irantzu Epelde euskal testuen ikerketa-zentroko hizkuntzalariek. Horietako batekin bildu gara euskararen barneko hizkera berezi honen ezagutzeko. Baina zer da apaepeka? Sekretupean, beste euskaldunen aitzinean mintzatzeko baliatzen zen mintzaira berezia zen. Tokian toki, izen ezberdinak ukan ditu hizkera honek, besteak beste, apo-hizkera, zipili zapala, apaepeipiopoupu edo sorgin-hizkuntza. Beñat Oihartzabal izan dugu gure agorrilaren 5eko gomita Goiz Berri saioan.