argia.eus
INPRIMATU
Goierri Telebista EAE osoan ikusiko da LTD bidez

2009ko maiatzaren 20a

Orain arte Goierri eskualdean ikusten zen Goierri Telebista, abuztuan hasita, EAE osoan ikusiko da Euskaltelen LTD paketearen barnean. Horrez gain, seinale analogikoa inguruko zenbait herrietara zabalduko dute, hala nola, Legazpi, Urretxu eta Zumarragara. Telebistaren bosgarren urteurrena ospatzeko, New Yorkera bidaia bat zozkatuko dute ikusleen artean.