Lourdes Goicoecheak gezurra esan zuen ikerketa batzordean

  • Lourdes Goicoecheak gezurra esan zuen bere influentzia trafikoak ikertzen ari den Nafarroako Parlamentuko batzordean, Aritz Intxustak Naiz-en argitaratu duenez.

ARGIA @argia
2014ko otsailaren 27a
Lourdes Goicoecheak kargu publikoan zegoela sinatu zituen enpresa bateko urteko kontuak, bateraezintasun legea urratuz (argazkia: EITB).

Kazetariak sareratu duen dokumentu baten arabera kontseilariak postu publikoa onartu ostean Talleres Ezquerra Seamers enpresako kontuak sinatu zituen, bateraezintasun legea urratuz.

2011ko uztailaren 5ean izan zen, kargu publikoa hartu eta hiru egunera. Merkataritza erregistroaren arabera, Goicoecheak ez zuen enpresa utzi 2011ko urriaren 17ra arte.

Ikerketa batzordean gezurretan

Goicoecheak orain arte eman duen bertsioaren arabera, Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari kargua hartu aurretik enpresa pribatuetan zeukan parte hartze oro bertan behera utzia zuen. Ezagutarazi diren dokumentuek, ordea, kontrakoa erakusten dute.

Gainera, Maiorga Ramirez Bilduko parlamentariak gai horren inguruan galdetu zion orain Nafarroako Ekonomia kontseilaria den Goicoecheari eta ukatu egin zuen enpresa pribatu bateko administrazio kontseiluko parte zenik.

Kanal hauetan artxibatua: Goicoechea auzia  |  Ustelkeria  |  UPN  |  Ogasuna

Goicoechea auzia kanaletik interesatuko zaizu...
Roberto Jimenez badoa, PSN-n Madrilek agintzen duela adieraziz

Roberto Jimenez badoa PSNko buruzagitzatik eta zergatik azaldu nahi du. EFE agentziari egindako adierazpenetan, Yolanda Barcinaren aurkako otsaileko zentsura mozio ustela jo du kausa nagusitzat.


2014-05-27 | Xabier Letona
Politikari, dimititu demontre!

Politikari guztien artean bada oso sustraitua dagoen jarrera bera: ez dimititzea.


2014-03-18 | Iera Aranburu
Barcinak azalpenak emango ditu Parlamentuan ikerketa batzordearen ondorioez

Nafarroako Gobernuko presidentea Goicoechea auziko ikerketa batzordea ondorioez ariko da Legebiltzarrean. Batzordeak dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu zion.


Zein litzateke bide juridikoa EAEk eta Nafarroak bat egiteko?

PPk eta PSOEk Nafarroako egoeraz duten kezkari buruzko artikulua argitaratu du Manuel Sanchezek ElDiario.es-en. Une honetako egoeraz gain, Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa elkartzeko bide juridikoaz hitz egin du hainbat politikarirekin.


Zentsura mozio bat, beltzera itzalia

UPN buru duen Nafarroako Gobernuak elite ekonomikoei faborezko tratua eman diela erakusten zuten frogak publiko egin ostean, Yolanda Barcina erortzeko zorian egon da. Aldaketa politikoak itxaron egin beharko du ordea. Hilabete iraun duen lapurren pertsekuzioak ez du gehiagorako ematen.


2014-03-11 | Iera Aranburu
Roberto JimÚnezek bere irudia txukundu nahi du PSOEren aurrean burua makurtu ondoren

Roberto Jiménez PSNko idazkari nagusiak alderdiko kideei zuzenduriko gutun batean Nafarroan aldaketa aurrerakoia lortzeko lan egingo duela berretsi du.


2014-03-07 | ARGIA
PSNk ez du Barcinaren kontrako zentsura moziorik aurkeztuko, Madrili men eginez

"Dimititzea planteatzera iritsi nintzen, baina ezin da PSN izan krisi hau ordainduko duena". Roberto Jimenezen adierazpenak dira PSNk Madrildik agindutakoa betetzea erabaki ostean. Lurralde Batzordeko kideen %60ko babesarekin atera zuten aurrera proposamena (80 alde, 7 kontra eta 45 abstentzio).


2014-03-06 | Xabier Letona
PSOEk debekatu egin dio PSNri Barcinaren aurkako zentsura moziorik aurkeztea

PSOEko zuzendaritzak erabaki du PSNk ez duela Yolanda Barcinaren aurka zentsura moziorik jarri behar Nafarroako Legebiltzarrean. Kaleratu duten oharrean irakur daitekeenez, PSNk ez du beste inongo taldek aurkez dezakeen moziorik onartuko. Erabakia asteazken gauean zabaldu dute, Nafarroako sozialistek ostegunean egin behar duten bileraren aurretik.


Eguneraketa berriak daude