'Gogoko Goxuak' kafetegiaren aurkako protesta egin dute Donostian langileei ordaintzeko eskatuz

  • Larunbatean protesta egin du Donostiako Babes Sareak, Gipuzkoako Plazan dagoen 'Gogoko Goxuak' kafetegian. Hainbat langileri ez diotela ordaindu salatzen ari dira ia larunbatero egiten ari diren protestetan.

Lander Arbelaitz @larbelaitz
2017ko abenduaren 19a

Goizeko 11:00ak aldera kafetegira sartu dira hamar lagun, bertan daudenei esku-orriak emanez eta salaketa eginez. Kafetegiaren barnean dagoen arduradunak agerikoa du hainbat aldiz kudeatu behar izan duela egoera bera, eta hasieratik suminduta Ertzaintzari deitu dio. Barnean, Olaia izeneko langile ohiak kafetegiko bezeroen arreta lortu eta bere kasua azaldu du. Azalpena amaitutakoan galdera batzuk ere egin dizkiote kafea hartzen ari ziren bezeroek. Amaitzean, joan egin dira, eta haien atzetik kafetegian zegoen bezeroen erdia.

Ondorengoa diote oharrean:

"Kafetegi honetan lan egin duten Maddi eta Olaia langileen ahotik jakin dugunez, bertan lan egiten duten askoren aurkako abusu laboralak ematen dira. Besteak beste, zor zaien soldata ez ordaintzea ohikoa da hemen lan egiten langileen artean. Maddik, adibidez, hilabetez astean 20 ordu lan eginda 650 euro bermatzen zizkion, baina zegozkion baino ordu gehiago egiteaz gain (133) gutxiago kobratu du; 571 euro. Oraindik ez du dena kobratu. Olaia, aldiz astebete eta egun bat egon da lanean, ez ziotelako hitzartutako kontratua egin, eta ondorioz ez du ezer kobratu oraindik. Bi hauek ez dira horrelako egoerak jasan dituzten bakarrak, ezta gutxiago ere; aurpegia emateko adorea izan dutenak baizik. Gazteak eta alternatiba gabekoak diren pertsonei kontratu eskasak edo kontratu gabeko lanaldiak inposatu zaizkie, gero beren egoeraz aprobetxatu eta beren lanagatik zor zaiena ez ordaintzeko".

Babes Sarea "ez dela geldituko" eta Maddi eta Olaiari ordaindu arte "beren iruzurrak salatzeko egintzak egiten jarraituko" dutela diote.

Hemen ARGIAk grabatu duen bideoa.

 

Hemen beren kasua azaldu dute beste bi langilek, Babes Sareak egindako bideoan.

 

 

Zer da Babes Sarea?

“Babes Sarea bakarrik eta babesgabe sentitzen garen langileok gure autodefentsa antolatzeko tresna da", diote. "Gatazka laboral hauek, baldintza prekarioak, abusuak... ez dira arazo indibidualak, eta indibidualki ez ditugu konponduko. Denok langile klasekoak bagara denok batera egin behar diegu aurre arazo hauei. Horregatik Maddi eta Olaiaren gatazka gure gatazka ere bada. Gaur egungo egoeran esplotazioa inoiz baino gogorrago eta krudelago bihurtzen ari da, eta horri aurre egiteko langileok antolatzea funtsezkoa dela uste dugu". Iruñean, Bilbon eta Gasteizen ere antolatu dituzte halako taldeak.


Prekarietatea kanaletik interesatuko zaizu...
Artista = prekario? Sortzaileen lan baldintzak aztergai EHUren jardunaldi batean

Lanean aritu arren, gehienek ez daukate soldata arauturik. Zergatik? Artistek bizi duten prekarietateari buruzko kongresua antolatu du EHUk ostegun honetan Bilbon. Prekariart jardunaldian artisten lan baldintzez eta haiek hobetzeko alternatibez ariko dira bi egunez.


2018-01-18 | ARGIA
Kontratazio "etikoan" sakontzeko eskuliburua osatzen ari da Gipuzkoako Aldundia

Esleipen publikoetan, eta batez ere obra zibilean, sindikatuek esplotazio egoera ugari salatu dituzte azkenaldian, izan Abiadura Handiko Trenean edo Zubietako erraustegiko lanetan. Azkenekoa ELAk asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldia izan da. Hain zuzen, egun berean Gipuzkoako Aldundiak iragarri du kontratazio “etikoan” sakontzeko eskuliburua osatzen ari dela.


Gipuzkoako obra nagusietako enpresa guztiek onartu dute langileak prekarioan dabiltzala, ELAk dioenez

Gipuzkoako Batzar Nagusietan asteazken goizean egindako agerraldian ELA sindikatuko eraikuntzako arduradunek lurralde horretako obretan gertatzen ari diren gehiegikeriak salatu dituzte. Donostiako Txomin etxebizitzetan, Deskargan, Zubietako erraustegian, Anoetako estadioan eta AHTn ikusitakoa azaldu dute hain zuzen.


2018-01-18 | ARGIA
Gipuzkoako batzarkideei 'Zuloan' liburua helarazi diete, eraikuntzako lan baldintzen berri izan dezaten

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ekonomia Sustapeneko batzordean ELAko kideek azalpenak eman dituzte lurralde horretako eraikuntzan langileen jasaten dituzten lan baldintzen inguruan. Abiadura handiko Trena ere jarri du mahai gainean Igor San Jose sindikatuko ordezkariak eta batzordeko talde politikoei Zuloan liburuaren ale bana eman die.


2018-01-17 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Santurtziko portuan

Azpikontratatuta lanean ari zen pertsona bat hil da Santurtziko portuan asteazken goizean, erabiltzen ari zen orga jasotzailearekin itsasora erori ondoren.


2018-01-14 | Juan Mari Arregi
Kalitate hobeagoko enplegua?

Urte berria iristen denean, gobernu guztiek nahi dute, euren diskurtsoetan, enpleguaren inguruan duten kezka larria iragarri. Eta jakina, kalitate hobeagoko enpleguaren alde aritzen dira.


2018-01-04 | ARGIA
Urkullu eta Mu˝ozen arteko eztabaidan, 'Zuloan' liburuak erakusten duen "esplotazioa" mahai gainean

Eztabaida bizia sortu da azken asteotan Iñigo Urkullu lehendakariaren eta ELA sindikatuaren artean, euren arteko harremanik ezaren inguruan.


2018-01-02 | ARGIA
'Gogoko Goxuak' kafetegian protesta egin dute enegarren aldiz, "ordaindu zor duzuna" lelopean

Joan den larunbatean protesta egin dute berriz ere Donostiako Gipuzkoa Plazan dagoen Gogoko Goxuak kafetegian. Langile batzuei zor dieten dirua itzultzeko eskatzen dute.


2017-12-27 | Andoni Mikelarena
Lanbidearteko gutxieneko soldataren igoera, ke zuriaren atzean dagoena

Espainiako Gobernuak, patronalak eta sindikatu nagusiek, gutxieneko soldata igotzeko akordioa lortu dute Espainian. Baina zer dio akordio horren letra txikiak?


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude