argia.eus
INPRIMATU
“Gogoetan egin beharko genuke ea zergatik egiten zaigun gogorragoa euskarazko itzulpenak irakurtzea”

2009ko otsailaren 17a

"Gogoeta egin beharko genuke ea zergatik egiten zaigun gogorragoa euskarazko itzulpenak irakurtzea gaztelaniazkoak baino. Izan ere, euskaraz badaude literatur itzulpen onak. Esan dut lehen ere, nire ustez, ohitura kontua baino ez da. Zuok ere, hedabideok, baduzue modua itzulpenen berri zabaltzeko eta halako lanei izen ona emateko, merezi dutenean, jakina. Eskoletan irakurtzeko zaletasuna bultzatzeaz gain, lantzean behin egin liteke itzulpenaren gaineko gogoetarik, edo itzultzaileak ezagutarazteko jardunalditxoak egin, idazleekin egiten direnen antzekoak". (2009-02-17)