argia.eus
INPRIMATU
Arralde biztanlerik gabe 2015ean?
  • 20 urtez Euskal Telebistako telesail ezagunena izan ondoren, Goenkale azkenetan egon liteke. 2015ean emitituko dute azken kapitulua, Zuzeuk aurreratu duenez.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko abenduaren 16a
Goenkaleko aktoreak denboraldi berriko estreinaldian. (Argazkia: www.eitb.com)

1994tik emititzen ditu ETBk Arralden bizi diren pertsonaien gorabeherak, baina datorren urtearekin batera amai liteke telesaila. "Audientzia baxua" duela argudiatu diote lan taldeari, Zuzeun irakur daitekeenez.

Agerkari berak nabarmendu duenez, oraindik ETB1en saio ikusiena da, kirolen atzetik.

Telesaileko 30 langile ingururi eragingo dio erabakiak: besteak beste, zuzendariak, gidoilariak eta aktoreak.

Grabazioak otsailean etengo dituzte eta hurrengo denboralditik aurrera astelehenetan bakarrik emitituko da.

Informazio gehiago:

Goenkalek euskal ikus-entzuleen memorian iltzatuta geratu diren hainbat momentu eskaini ditu. Tartean, lehenengo denboraldian erabiltzen zuten sarrera-bideoa. Jarraian ikus dezakezue: