argia.eus
INPRIMATU
Gobernu Kontseiluak hezkuntza curriculum berria onartu du

2010ko martxoaren 31

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Oinarrizko Hezkuntzako curriculum dekretu berria onartu zuen atzo. Dekretuak, batetik, Euskal Herria terminoa kontzeptu kultural eta linguistikora mugatu du. Bestetik, aurreko legegintzaldian onetsitakoaren kontra, euskara ez da izango irakaskuntzako hizkuntza ardatza, euskarak eta gaztelaniak arau hierarkia berdina izango dute hemendik aurrera, alegia, parekatuta egongo dira.