Gloucesterreko gose greba amaitu da: agintariek erraustegiaren kontratua erakutsi beharko dute

  • Hamaseigarrenean hasi da berriro jaten: asteazken, 13, iluntzean eman du bukatutatzat ekintza Gloucesterreko eskualdeko gobernuaren egoitzan hasi eta Londresko Saint Paul katedralean burutu duen Sid Saundersek. Bere eskakizunetako bat betetzea lortu du: Informaziorako Komisionatuaren aginduz, Gloucestershireko agintariek 35 eguneko epea daukate Urbaserrekin Javeli Park erraustegia egin eta kudeatzeko sinatuta daukaten 500 milioi librako kontratua osorik erakusteko.


2018ko ekainaren 15an - 11:34

Maiatzaren 29an jan zuen bere azkeneko otordua eta ekainaren 13 iluntzean, justu 39 urte betetzen zituen egunean, eten du baraualdia Sid Saundersek, Gloucestershireko erraustegiaren gatazka berriro hedabideen agendetan sarturik. Urte luzetako borroka eta polemikan gainetik 2016an eraikitzen hasita dauden Javelin Park izeneko erraustegia gelditu eta horren oinarrian dagoen kontratua erakustea izan dira bere ekintza eteteko agintariei jarri dizkien baldintzak.

Bigarren helburua bederen lortu du Saundersek. Gure Arartekoaren zenbait funtzio informazioaren gardentasunari dagozkionak betetzen dituen Informaziorako Komisionatuak, ingelesek ICO deitzen dutenak, grebalariari arrazoi eman eta Gloucestershire eskualdeko administrazioari agindu dio 35 egun baino lehen publikoki erakusteko erraustegiaren inguruan Urbaser multinazionalarekin sinatuta daukan kontratuaren atal guztiak. Albistea Gloucesterreko prentsaz gain BBC kateak ere haizatu du egunotan.

Familiaren, lagunen eta erraustegiaren kontra mobilizatutako militanteen artean egin baditu grebaren egunik gehienak, protesta Londreseraino eraman nahi izan du amaieran. Ingalaterrako eliza anglikanoaren egoitza nagusia den Saint Paul katedraleraino eraman du ekintza Saundersek.

Saint Paul katedralean Saundersek elizaren bedeinkapena jaso du eta gainera... apaizek poliziei eragotzi diete ekintzailea atxilotzea, haren protesta errespetatzekoa dela argudiatu eta bere bandera eta guzti bertan egotea baimendu. Katedraleko apaiz arduradunetako bati grebalariak oparitu dio protestaldian zehar eskuz egin dituen zurezko goilaretako bat. "Goilara hau erantzun sinboliko bat da baliabideak erabili eta botatzeko gure jokabidearekiko, erabilera bakarreko plastikoak bezala zabortegien eta errausketaren erabilera salatzeko modu bat. Aldiz, goilara oso ederra da, naturala, iraunkorra eta erakusten digu nola egin beharko genituzkeen gauzak, usatzen ditugun gauzei beren balioa eman eta kontserbatuz".

Argazki oina

Ostiralean, 15, grebaren amiea sinbolikoa egitekoak ziren goizeko 10:00etan Gloucesterren [11:00 Euskal Herrian], protestazko ekintzan parte hartu eta lagundu duten guztiek otordu txiki bat eginez.

Argazki oina

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude