Gladys del Estal gogoratu dute haren heriotzaren 35. urteurrenean

  • Eguzki talde ekologistak antolatuta omenaldia egin zitzaion igandean Gladys del Estali, Cristina Enea parkeko bere oroigarriaren aurrean. Emakume ekologista 1979ko ekainaren 3an hil zen energia nuklearraren kontrako protesta batean Guardia Zibilak tirokatuta.

35 urte bete dira Gladys del Estal hil zutenetik.

2014ko ekainaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Garak jaso duenez, bertaratutakoek Gladys del Estal “lagun eta bizilagun” bezala gogoratu zuten mugimendu antinuklearraren sinbolo baino, eta hil zen modua ez ahazteko ere eskatu zuten, hilketa zigorgabe geratu baitzen.

Egiatarraren borroka ere gogora ekarri zuten Eguzkiko kideek, izan ere, del Estal eta beste askoren borrokari esker Debako, Ispasterreko, Tuterako eta Lemoizeko zentralen proiektuak baztertzea lortu zen. Era berean, mobilizatzen jarraitzeko beharra aldarrikatzeko ere aprobetxatu zuen talde ekologistak.

Urtero bezala, parkeko sarreran dagoen kartela aldatu eta “Gladys Enea” irakurri ahal izan zen. Ekitaldiaren bukaeran Felix Soto aktibistak Gladys del Estalen oroimenean jarritako plaka estalgabetu zuen txalo artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


2024-03-12 | Estitxu Eizagirre
Jorge Riechmann
"'Trantsizio energetikoa' lematzat duen bizimodu inperialak ez gaitu infernutik aterako"

Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean gaiaz mintzatu da Jorge Riechmann ekologista ezkertiar antikapitalista Gasteizen, Araba Bizirik taldeak antolatuta. Adrián Almazán unibertsitateko irakasle eta Araba Bizirik taldeko kideak gidatu du solasaldia... [+]


2024-03-07 | Estitxu Eizagirre
"Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean" gaiaz mintzatuko da Jorge Riechmann Gasteizen

Adrián Almazánek gidatuko duen solasaldian, Madrilgo ekologista ezkertiarra den Jorge Riechmannek bere liburua aurkeztuko du: Ekologismoa, iragana eta oraina (etorkizunari buruzko ideia batzuekin). Araba Bizirik taldeak antolatu duen hitzaldia martxoaren 11n... [+]


Ekologiak hil du baserria

Nekazarien traktore uholdeek hartu dituzte Europako errepideak. Protestan dira. Diru kontuaz gain –sektoreko prekarietatearen adierazgarri betierekoa–, Frantziako Estatuko bi sindikatuk –FNSEA eta Laborari Gazteak– badituzte bestelako eskaerak.


Eguneraketa berriak daude