Gizonezkoena baino 266 euro txikiagoa da 16 eta 29 urte bitarteko emakumeen soldata EAEn

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara
2016ko irailaren 21a
"Ibilbide moreak" txostenaren aurkezpena. (Argazkia: @GazteKontseilua)

Txostenaren aurkezpenean helburua “emakumeen eta gizon gazteen laneratzea berdina zen aztertzea” izan dela azaldu du Maialen Olabe EGK-ko buruak. Gaineratu du desberdintasunak hasiera-hasieratik daudela: “segregazio horizontala” dago ikasketak aukeratu behar dituztenean, esaterako.

Soldata arrakalaren arrazoi nagusietako bat lanaldi mota dela azaldu du Olabek: emakumeen %48,9k lanaldi partziala du, gizonezkoen bikoitza baino gehiagok (gizonezkoen %22,1ek du lanaldi partziala).

Emakumeek lehen laneratzean estetika eta amatasunarekin loturiko jazarpen matxista jasaten dutela azaldu du Olabek, eta enpresei dei egin die, sexu jazarpenaren aurkako protokoloak martxan jarri ditzaten. Genero ikuspegia “negoziazio kolektiboan, lan arloko segurtasun formakuntzan eta politikak diseinatzeko orduan” aintzat hartzeko eskatu die.  

Administrazio eta sindikatuekin harremanetan jarriko direla iragarri du gazteriaren kontseiluak. Administrazioari eskatu dio Berdintasun planen “jarraipena eta ebaluazio kontrol altuagoak” egin ditzan, “emakume gazteen galeren aurka egiteko”. Hala ere, Berdintasun planetatik at negoziaketarako aukera izatea ezinbestekotzat jo dute, Berriak jaso duenez: “Negoziazioan gizonezkoen nagusitasun bat dago; ekonomikoki kementsuak diren arlo ekonomikoetako sektoreen ordezkaritza maskulinoa da, eta emakumezkoen begirada eta ahotsa ez da heldu”.

Kanal hauetan artxibatua: Generoa  |  Euskal Herria  |  Matxismoa

Generoa kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-07 | Miren Osa Galdona
Nagore Laffagen hiltzailea lanean dabilenez, legea berrikusteko eskatu dute

Kolektibo feministek sendo borrokatu dute Nagore Laffagen hilketa ahaztu ez dadin. Aste honetan jakin da Laffage hil zuen Jose Diego Yllanes mediku gisa dabilela lanean Madrilgo klinika batean. Aurrekari penalak kontuan hartu eta legea “gogortzeko” eskatu dute bi taldeek.


Genero neutrora pasa da New Yorkeko garraio publikoa

“Ladies and gentlemen” gehiagorik ez da entzungo megafoniatik, New Yorkeko metro eta tren geltokietan. Hemendik aurrera, kartelek eta megafonietako mezuek genero neutroa eta hizkuntza inklusiboa erabiliko dutela iragarri du hiriko garraio publikoaz arduratzen den erakundeak.


"Ez diogu kolonizatu izateari utziko hezkuntza sistema irauli artean"

Joan den ekainaren 17an, Ekuadorreko Imbaburako gobernadore izendatu zuten. Eskualdean influentzia handiena duten zazpi emakumeen artean ageri da. Herrialdean inoiz izan den gobernadore indigenarik lehena. Paolina Vercoutere Quinche, kitxua.


"Bizitza errazagoa da mutil gisa bizitzea erabaki nuenetik"

Transexualitatea inoiz baino ikusgarriagoa da. Orain dela gutxi arte trans erreferente bakarrak estigmatizatzaileak ziren, eta gaur egun baikor hitz egiten da haietaz, eta lehenengo pertsonan. Baina horrek ez du esan nahi, dio Miquel Missé soziologo eta ekintzaile transak, nagusi diren diskurtsoekin kritiko izan behar ez denik. Donostiako Feministaldian izango da abenduaren 2an.


2017-12-03 | Bea Salaberri
Haurdun egon daiteke

Hona hemen gertakaria:

– Lanaldirako ez da hautatua izan. Bestea hobetsi da gaitasun gehiago ukaiteagatik. Omen.

    Nahiz prestakuntza eta esperientzia onak ukan, 33 urteko Amaiur ez da lana atzematekotan. Hark pentsatuko du gaitasuna dela arazoa, huts egiten dituela lan elkarrizketak, ez dakiela ideiak ontsa azaltzen, azalpenetan nahasten dela, agian jantziak ez dituela ongi hautatzen, beharbada zazpi urte lehenagoko tirabirarengatik diotela lanpostua ukatzen... [+]


2017-12-01 | Jon Torner Zabala
Emakume prehistorikoen besoak, eliteko arraunlarienak baino indartsuagoak

Zientzialariek frogatu dutenez, emakume neolitikoek (K.a. 7.400-7.000) piraguisten pareko indarra zeukaten hanketan, baina %11-16 handiagoa besoetan.


"Putazaleek isiltasuna erosten dute"

Azala norbere bizipenen liburua balitz, Amelia Tiganusena (Galati, Errumania, 1984) beldurrezko eleberria izan liteke. Nerabezaroa ezagutu baino lehen ezagutu zuen matxismoaren aurpegirik makurrena, baina talde-bortxaketa hura ez zen lehen kapitulua baino izan, indarkeriak gidatutako historia bat gorpuzteari ekiteko. Merkantzia nola, Espainiara bidaiatu eta bost urtez 40 prostituzio etxetan aritu zen, azpimundu hori guztia benetako munduaren motorretako bat dela aldarrikatu aurretik.


2017-11-28 | R eboluzioa
Tximeletaren Reboluzioa
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Azaroaren 25eko manifestazioaren ondoren Donostiako Alde Zaharrean ekitaldia egin zuten. Gizonezko bat kaleratu zuten uztailean Sortutik eta Donostiako Piraten mugimendutik. Emakume talde bat elkartu eta sarea osatu du egoerari aurre egiteko. Ekitaldian, gizon hark idatzitako mezuak eta erasotuen bizipenak irakurri zituzten.


2017-11-28 | Estitxu Eizagirre
Ez dugu gezurrezko testigantzen beharrik, eskerrik asko

Justizia egin nahi izan zuten bi bertsolarik Donibane Lohizuneko kartzelako ariketan, "gezurra esan duzu. Merezi izan du" gaiari erantzunez: bertsotako rolean, indarkeria matxistako epaiketa batean gezurrezko testigantza emateko prest agertu ziren. Borondate onenez ere injustiziak egiten ditugu maiz.


2017-11-27 | Miren Osa Galdona
Emakumeen hitza aintzat hartzeko aldarrikapen indartsua Euskal Herriko kaleetan

“Zure egia geurea eginez” lelopean, manifestazio jendetsuak egin dituzte Euskal Herriko hiriburuetan. Herri gehienetan ere elkarretaratzeak, mural pintaketak eta protesta ekintzak izan dira emakumeen aurkako indarkeriari ezetz esateko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude