Emakumea iraindu eta kolpatu egin du bikotekideak. Erasotzailea atxilotu egin dute.
Astelehen gauez jazo zen erasoa Gasteizko Zaramaga auzoan, 23:00ak aldera. Kalean zegoen bikotea, eta gizonak emakumea iraundu eta kolpatu zuen bien alabaren aurrean.
Gasteizko Udaltzaingoaren arabera, deia jaso zuten gertatzen ari zenaren berri emanez. Bertaratu egin zen polizia, eta 26 urteko gizonezkoa atxilo eraman.