argia.eus
INPRIMATU
Gizon bat atxilotua emakume bat bortxatu eta beste bati sexu erasoa egitea egotzita
  • Erasoak Ibarrangeluko ostatu batean gertatu dira. Ustezko erasotzaileak 25 urte ditu eta Gernika-Lumon atxilotu dute. Ostiralerako kontzentrazioa deitu du mugimendu feministak.

ARGIA @argia 2019ko uztailaren 24a
Eraso matxista baten aurkako kontzentrazio bat, Gasteizen.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, astearte goizaldean erasotuak izan zirela salatu zuten bi emakumek. Biak Ibarrangeluko ostatu batean zeuden, lotan. Erasotzailea baimenik gabe euren oheetan sartu zen. Emakumeetako bat bortxatu egin zuen, eta bestea erasotu. Astearte arratsaldean atzeman du Ertzaintzak ustezko erasotzailea. Polizia etxean dago ordutik.

Gernikako mugimendu feministak erasoa salatu eta kontzentrazioa deitu du ostiralerako, “”Erasorik ez! Autodefentsa feminista” lelopean.