argia.eus
INPRIMATU
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren
ARGIA @argia 2024ko apirilaren 16a

Joan den igande arratsean Ziburun gertatu dena indarkeria matxista den ala ez ikertzen ari da Frantziako Polizia. Herriaren erdiguneko bosgarren solairutik erori zen 30 urteko emakumea; zauri oso larriak ditu emakumeak eta erietxean dago.

Sud Ouest egunkariaren arabera, poliziaren lehen hipotesiek diote aurrekariak dituen gizonezkoarengandik ihesean ari zela emakumea, edo bere kabuz salto egin zuela. Aipaturiko egunkariak seinalatu duenez, Poliziak jadanik "begitan" zuen gizonezkoa indarkeria matxistagatik.