argia.eus
INPRIMATU
Gizon bat atxilotu dute Sondikan, bi adin txikikori eta gazte bati sexu abusuak egitea leporatuta
  • 19 urteko alaba ordeari eta adin txikiko bi neskatori sexu abusuak egitea leporatuta eraman du atxilo gizona Ertzaintzak.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 21a

Adin txiko neskatoen amak salatu ditu erasoak. Ertzaintzari jakinarazi dionaren arabera, erasotzailea beren familiaren laguna zen, eta adin txikikoetako bati erasoak egin dizkio bost urtez jarraian, neskatoak 9 urte zituenetik.

Erasook salatzearekin batera, argitara eman da gizon berak eraso gehiago ere egin dituela; honen bikotekideak adierazi duenez, 19 urteko alabari ere egin dizkio sexu abusuak.

Ertzaintzak atxilo eraman du 48 urteko gizona, eta ikerketa abiatu dute.

Gertakizun hauen aurrean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) azpimarratu du 1/2004 legearen baitan zenbait egoera badirela genero indarkeriatzat jotzen ez direnak. Hori horrela, adierazi dute emakume izateagatik norbanakoen ongizatearen aurka egiten diren erasoak genero-indarkeria direla, eta halakotzat aitortu beharko liratekeela.