argia.eus
INPRIMATU
Gizon bat atxilotu dute Gernikan, urruntze-agindua izanda bikotekide ohiari eraso egiteagatik
  • Biktimak salatu du abenduaren 2an bikotekide ohiarekin topo egin zuela kalean, eta hark besotik heldu eta eraikin batera eraman zuela. Barruan zegoela, kolpeak eta ostikoak eman zizkion, eta aizkora batekin heriotza-mehatxuak egin. Gainera, sarrerako atea blokeatu zuen emakumea handik irten ez zedin. Ordu batzuk geroago, emakumeak alde egin ahal izan zuen.

Jon Torner Zabala @jtorner 2025eko abenduaren 9a
Ertzaintza

Ertzaintzak jakinarazi du Gernikan (Bizkaia) atxilotutako gizonak 50 urte dituela, eta urruntze-agindua duela, biktimaren kontrako tratu txarrengatik. Igandean jarri zuen salaketa emakumeak, eta ospitalean artatua izan zen gero, hainbat kolpe zituelako. Salaketa jaso eta gutxira atxilotu zuten erasotzailea, eta astelehenean hura espetxeratzeko agindua eman du Gernikako Guardiako Epaitegiak.

Itaiak deituta, erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo da abenduaren 12an, 20:00etan Merkurion.