argia.eus
INPRIMATU
Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta
  • Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  

Jon Fernández González 2025eko abuztuaren 11
Ertzaintza Segurtasun saila

Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du Añanan, igande gauean beste gizon bat hiltzea leporatuta. Hildako gizonaren senide batek Ertzaintzara deitu zuen igandeko 22:00ak aldera, bere senideari eraso egin ziotela eta zauritua zegoela jakinarazteko. Hiltzaileak ihes egin zuela ere aipatu zuen. 

Anbulantzia eta Ertzaintza bertaratu ziren gertakarien lekura, baina zauritua hilda zegoen ordurako. Hori horrela martxan jarri zuten ikerketa eta gaueko 1:00ak aldera atxilotu dute ustezko hiltzailea. Ertzaintzak zabalik du ikerketa, eta datozen orduetan eramango du akusatua epailearen aurrera.