argia.eus
INPRIMATU
Gizarte postmoderno eta “autista” hartu du hizpide Yolanda Arrietak liburu berrian

2009ko ekainaren 03a

Off-on (Erein) du izena Yolanda Arrietaren liburu berriak. Genero ugariko idazlanak bildu ditu lanean, mikroipuinetatik hasi, poemetatik pasa eta aforismoetaraino. Denak batzen dituen ezaugarria: modernitate osteko gizarte “autista”-ri buruzko gogoetak direla. Arrietak atzo liburuaren aurkezpenean puzzle batekin alderatu zuen gizartea, eta adierazi zuen pertsona bakoitzak dituela puzzle hori osatzeko piezak.