Gizarte politiketan ere murrizketak egingo dituela aitortu du Jaurlaritzak

  • EAEn “seguru aski” gizarte prestakuntzetan murrizketak izango direla azaldu du Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak, nahiz eta ez duen zehaztu zehazki zein arlotan. Ricardo Gatzagaetxebarriak ere aste honetan aurreratu du osasunari eta hezkuntzari “zerbaitek eragin beharko” ziola.

Martin Vicioso @martinvicioso
2013ko otsailaren 07a
Juan Maria Aburto, Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramailea zenean (Argazkia: eitb.com)

Aburtok bere sailaren ildo nagusiak aurkeztu berri ditu. Lehentasuna enplegua dela adierazi du, eta zeharkako politiken eskumenen transferentzia eskatuko dio Espainako Gobernuari. Iñigo Urkulluk enplegu plan bat aurkeztuko duela jakinarazi du. Gehienbat, gazteei zuzenduta egongo da, eta “autoenplegua eta jarrera ekintzaileak sustatzeak garrantzia handia edukiko du”. Etxebizitzan ere gastua jaitsiko dela aurreratu du. Bere ustez, hobea da horretan aurreztea gizarte prestakuntzetan baino.

Gizarte zerbitzuetan berrordainketak aplikatuko dituztela azaldu du sailburuak. Zehazki non izango diren esan ez badu ere, adinekoen egoitzetan izan daitekeela aipatu du. Dena den, ez omen ditu bi “marra gorri” zeharkatuko: prestaziorik gabe geratzea ordaindu ezin izateagatik, alde batetik, eta botere ekonomiko handiagoa izateagatik gehiago ez edukitzea, bestetik.

Sindikatu eta enpresarien arteko elkarrizketa premiazkoa dela azpimarratu du. Izan ere, milaka langileren eskubideak “pikutara bidaltzeko arriskua” dago. Halaber, beren etxebizitzetatik kaleratuak izan diren pertsonetan arreta jarriko dutela esan du, alokairu soziala bultzatuz, “botere publikoek etxebizitza, eta ez jabetza, bermatu behar baitute”.

Kanal hauetan artxibatua: Murrizketak  |  Enplegua  |  Berrordainketa

Murrizketak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-03-26 | Juan Mari Arregi
Murrizketak irakaskuntza publikoan

Aste honetan, asteazkena hilak 22, EAEn izaten ari diren hezkuntza murrizketen lekuko izango da euskal jendartea. Hezkuntzaren kalitateari eta irakaskuntza publikoari eraso zuzena dira, baita bere langileen egonkortasunaren kontra ere.


2017-03-21 | Juan Mari Arregi
Murrizketak irakaskuntza publikoan

Aste honetan, asteazkena hilak 22, EAEn izaten ari diren hezkuntza murrizketen lekuko izango da euskal jendartea. Hezkuntzaren kalitateari eta irakaskuntza publikoari eraso zuzena dira, baita bere langileen egonkortasunaren kontra ere.


"Jaurlaritzak muturreraino tenkatu du soka eta konfrontazio fasea ireki dugu"

7-8 urte daramatzate Eusko Jaurlaritzari hezkuntzak bizi duen “egoera larria” mahaigaineratzen, urtez urte murrizketen eraginez okerrera egin duen egoera, baina ez duela negoziatu nahi kexu dira sindikatuak: “Modu kritiko baina eraikitzailean ekarpenak egiten saiatu gara, baina ez digute entzun ere egiten eta mahai guztietatik altxatzea erabaki dugu, muturreraino tenkatu dute soka eta konfrontazio fasea ireki dugu: kalera atera dugu gatazka”.


2016-11-24 | Juan Mari Arregi
Eusko Jaurlaritza berriaren "austeritate" neoliberala

Harridura sortzen du aurreko agintaldian Urkulluren gobernuak zortzi sail izatea eta oraingoan aldiz hamaika.


2016-09-22
"Politika publikoen artean errezen murrizten dutena nazioarteko garapena da"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

El Salvadorreko giza eskubideen defendatzaile eta feminista Morena Herreraren eta Montañeros para el Himalaya-ko sortzaile Edurne Pasaban mendizalearen arteko solasaldia.


Euskal zinemaren momentu ona nabarmendu dute Zinemaldian, laguntzak erdira jaitsi arren

Jendetsua izan da Donostiako Nazioarteko Zinemaldian ikusi ahal izango diren Euskal Herriko ekoizpenak aurkezteko ostiral honetan Tabakaleran egin duten ekitaldia. Eraikinaren atarian erakunde eta sektoreko kideen familia-argazkia egin ondoren, barruko zine aretoan Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Ruth Perez de Anucita jaialdiko prentsa buruak zenbait azalpen eman dituzte, aurkezpenaren erdigune izan diren bideoekin tartekatuta.


2016-06-23 | dantzan.eus
60 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak

Jaialdietarako diru-laguntza deialdia kendu du Eusko Jaurlaritzak. Aurten diru-laguntzarik ez dela izango abisatu gabe egin du gainera, dagoeneko gastuak egin dituzten hainbat jaialdi desagertzeko arriskuan jarriz.


15.000 sinaduratik gora 3.000 irakasle kaleratzearen aurka

Irakasle talde batek Hezkuntzan murrizketa gehiagorik ez sinadura bilketa abiatu eta egun gutxira 15.000 lagunek baino gehiagok egin dute bat. Datorren ikasturtetik aurrera, EAEko irakasleek astean bi lanordu gehiago egin beharko dituzte eta horrek, diote, 3.000 lanpostu inguru galtzea ekarriko du.


Berri-Otxoak elkarteak udal aurrean salatu du aterpetxe baten aldeko mozioa zentsuratu izana

"Herritarren parte-hartzearen aurkako estatu kolpea eta murrizketa sozialak" salatzeko kontzentrazioa egin dute Barakaldoko Udalaren aurrean. 


2016-02-07 | Mikel Zurbano
Hamarkada galdua

Espainiako Estatuari Europar Batasunak ezarritako ekonomi neurri zorrotzak urrats desberdinetan gauzatzen joan dira. Atzeraldiaren hasieran, “debaluazio konpetitiboaren” aldeko neurriak hartu ziren batez ere.  Langabeen igoerarekin batera langileen soldaten jaitsiera bizkorra bilatu zen. Horretarako lan merkatuaren erreforma izan zen giltza. Euroaren barnean egonik txanponaren debaluaziorik ezean, lan kostuen beherakada omen zen lehiakortasuna hobetzeko bide bakarra. Lanaren... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude