"Gizarte eraldaketa sustatzeko" hedabidea sortuko dute Espainiako Estatuko hainbat komunikazio proiektuk

  • El Salto deituriko komunikabide berri bat sustatu du Diagonal egunkariak, eta Espainiako Estatuko 20 proiektu komunikatibo baino gehiago gehitu dira ekimenera. Sei hilabete iraungo duen kanpaina jarri dute martxan azaroaren 28an. Horren bidez, proiektua errealitate bihurtuko duen bazkide-basea osatuko da.


2016ko azaroaren 29an - 11:31
Ekimeneko parte hartzaileak (Arg: El Salto)

Hedabide sare bat baino gehiago da El Salto, Diagonal-ek adierazi duenez. Lankidetzan oinarritutako ekimena da, “kooperatzeko sortua eta ez lehiatzeko”. Baliabideak eta ideiak elkarbanatuko dituzte hedabideen artean. Modu horretan, gizarte eraldaketa sustatuko duen kalitatezko kazetaritza eskainiko dutela azaldu dute.

Komunikabide berriak egunero gaurkotuko den webgune bat izango du. Espainiako Estatuko lurralde guztien informazioa eskainiko dute bertan, eta ikus-entzunezko eduki ugari erabiliko dituzte horretarako. Horrez gain, paperezko aldizkari bat ere argitaratuko dute hilero.

Proiektuaren oinarri ekonomikoa bazkideen komunitatea izango da. Horrez gain, ekimena  aurrera eramateko laguntza eman daiteke. Horretarako hainbat bide daude, besteak beste webgunean bazkide egitea, sare sozialetan kanpainari buruzko informazioa partekatzea #UnGranMedio traola erabiliz, eta El Salto-ren telegrameko kanalera batzea, edukiak zabaltzen laguntzeko.

Ekimeneko parte hartzaileen zerrenda gero eta luzeagoa dela adierazi dute. Oraingoz ondorengoek osatzen dute: Diagonal, Pueblos aldizkaria, AraInfo (Aragoi),  Bostezo (Valentzia) eta Pikara Magazine (Euskal Herria) hedabideak; hainbat herri kazetak; El Salmón Contracorriente proiektua;; eta bideo lanketan aritzen diren Siberia TV, La Guerrilla Comunicacional eta Galiza Ano Cero kolektiboak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


Eguneraketa berriak daude