argia.eus
INPRIMATU
Giza katea egingo dute Guggenheim Museoko hezitzaileen kaleratzea salatzeko
  • Irailaren 5ean Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden gida eta hezitzaileek greba mugagabea hasi zuten. Harrezkero 18 hezitzaileren kaleratzea salatzea eta lan baldintza duinak exijitzea izan dute xede mobilizazioen bitartez.

Uriola.eus @uriolaeus 2016ko irailaren 14a
Guggenheimeko hezitzaileak udatik ari dira euren lan baldintzak hobetzeko eskatzen eta orain kaleratze arriskuan daude (argazkia: Uriola).

Asteazken honetan LAB sindikatuak giza-katea egingo du Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik hasita.

Bertatik, 10:00etan, Bizkaiko Foru Aldundira (Kale Nagusia 25), Sabin Etxea EAJren egoitzara eta Bilboko Udalera zuzenduko dira. Instituzio bakoitzari eta EAJri zuzendutako gutun bana eramango dute egoitza bakoitzean. Mobilizazioa amaitzeko, Guggenheim Museora zuzenduko dira.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.