Giza katea egin dute Santurtziko bi sexu erasoak gaitzesteko

  • Pasa den astean bina emakumek jasandako erasoak salatu ditu Santurtziko Mari Matraka talde feministak. “Eraso sexistarik ez” lelopean, elkartasuna adierazi diete herritarrek.


2018ko apirilaren 19an - 11:07
irudia: Mari Matraka Santurtziko Talde Feminista

Giza katea egin dute azken astean gertatutako eraso sexistak salatzeko. Ostegunean gizon bat atxilotu zuten ertzainek autobusean emakume bati ukituak egiteagatik. Beste erasoa larunbat gauean izan zen herriko taberna batean. Erasorik ez dela erantzunik gabe geratuko nabarmendu dute giza katean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude