argia.eus
INPRIMATU
50.000 lagunek baino gehiagok eman dute izena jada Gure Esku Dagoren giza katean
  • 50.000 laguneko muga gainditu da jada. Ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde antolatu duen giza katean izena eman duten pertsonen kopuruak jakinarazi dituzte ostegunean.

ARGIA @argia 2014ko maiatzaren 29a

700 autobusetik gora daude baieztatuta eta 2.500 boluntario ariko dira antolakuntza lanetan. Ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen 123 kilometroko ibilbidean hiru gune handi jarriko dituzte autobusak aparkatzeko.

Informazio gehiago

Giza katearen inguruko informazio osoa ARGIAko Gure Esku Dago kanalean aurki daiteke.