Garoñaren kontrako foroak deituta, elkarretaratzea egin dute ostegunean Arabako Aldundiaren aurrean.
Bizitzaren alde kateatu lemapean giza katea egin dute ostegun arratsaldean Gasteizen. Hitzordua 19:00etan izan da, Arabako Aldundiaren aurrean. Helburua Garoña ez zabaltzeko "denon benetako inplikazioa eta konpromiso eskatzea da". PPren egoitzaraino eraman dute protesta.
Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, Mariano Rajoy Espainiako presidentea EAJrekin negoziatzen ari da, Garoñako zentral nuklearra ixteko, Estatuko Aurrekontu Orokorren babesaren truke. Aurrekontuen proiektua aurrera eraman ahal izateko beste alderdien laguntza behar dute popularrek.
Otsailaren 8an Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) oniritzia eman zion Garoñako zentrala berriro irekitzeko eskariari. Behin betiko erabakia Energia Ministerioak hartu behar du, sei hilabeteko epean. Edonola ere, azken hitza Mariano Rajoyrena da.
Popularrek EAJren eta kanariar nazionalisten sostengua behar dute legegintzaldia PSOEren laguntzarik gabe amaitzeko. Jeltzaleen babesa lortuz gero aurrekontuak salbatuko lituzkete, EAJrekin (bost eserleku), Ciudadanosekin (32), eta Coalición Canaria eta Nova Canariarekin (eserleku bana). Aste honetan bildu dira lehen aldiz Aitor Esteban EAJko bozeramailea eta Cristóbal Montoro Espainiako Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroa, aurrekontuei buruz hitz egiteko.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.
Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]
Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]