Gipuzkoan ibili zen Emakumeen Mundu Martxa laugarren egunean

  • Laugarren egunez jarraian, Kurdistandik iritsitako karabana feministak Euskal Herrian barrena segitu du. Atzo Gipuzkoako hainbat herri pasa zituen martxak.


2015eko urriaren 02an - 12:05
Herritik barrena manifestazio jendetsua egin zuten Henanin (argazkia: @emakumemartxa)

Oreretan hasi zuten eguna martxako kideek. 10:00etan ongi etorria eman zioten karabana feministari oreretarrek, eta herrian kutsatutako lur zati batera hazi ekologikoen bolak jaurtitzeko ekintza egin zuten. Ondoren, manifestazio jendetsua eta koloretsua egin zuten, eta kalejira eta lorategi baten irekierarekin agurra eman zioten martxari.

Zumaiara eguerdian iritsi ziren martxako kideak. Bertsoarekin egin zioten harrera karabanari, eta batukada feminista eta dantza afrikarrak izan zituzten goiza alaitzeko. Bazkaria herriko plazan egin eta gero martxak Hernani alderako bidea hartu zuen.

Han, ‘txoko’ ezberdinak antolatu zituzten karabanari ongi etorria emateko: munduko janarien txokoa, photocall-a, margotzeko txokoa eta “aldarrikapen txokoa”. Herritik barrena manifestazio jendetsua egin zuten, eta ekitaldiaren ondoren Tolosara abiatu zen martxa.

Eguna Tolosan amaitu zuen emakumeen martxak. Ongi etorria eta afaria izan zituzten bertan, hurrengo egunerako indarrak hartzeko.

Azken txanpan sartu da martxa

Asteburu osoan Euskal Herritik martxan jarraituko du karabana feministak, igandean Bilbora iritsi arte. Ostiralean Beasain eta Bergara pasa ondoren, Arabarako bidea hartuko du martxak: Agurain eta Gasteizen izanen da arratsaldetik aurrera.

Larunbatean, berriz, Bizkaiko herriak zeharkatuko ditu karanana feministak. Durangon sartuko da goizean, eta handik Gernika, Igorre eta Basauri pasako ditu.

Azkenik, igandean, Portugaleten eta Getxon geldialdiak egin ondoren, Bilbora sartuko da Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herriko birari amaiera emateko. Egun osoko egitarau zabala antolatu dute Bilbon, eta Euskal Herri osoko emakumeei deia egin diete bertan parte hartzeko.

Bizikletada, mani-festa-akzioa, bazkaria, klownak, antzerkia nahiz kontzertuak, hamaika gauza izanen dira igandean Bilbon ikusi eta aldarrikatzeko.

Egitarau osoa martxaren webgunean ikus daiteke.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakumeen Mundu Martxa
Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi dute mila lagun baino gehiagok

Mugimendu Feministak biktimak izandako babesgabetasun egoera salatu du. Iruñean, Donostian eta Bilbon astearte arratsaldean deitu ditu mobilizazioak Emakumeen Mundu Martxak.


2021-11-10 | ARGIA
Emakume, neskatila eta LGBTIQA+ kolektiboko pertsonei berezkoak zaizkien asilo-arrazoiak aitortzeko, Feminist Asylum kanpaina abiatu dute

Feminist Asylum kanpaina abiatu dute Europa mailako hainbat mugimendu, talde, elkarte, alderdi eta sindikatuk. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak bat egin du kanpainarekin, eta herritarrei dei egin die berau babestera.


2021-10-13 | ARGIA
Gasteizko hilketa matxista salatzeko mobilizazioak

42 urteko gizon batek 37 urteko emakume bat hil du Gasteizen, eta bere buruaz beste egin ostean. Hilketa matxistaren aurrean mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Honekin, bost dira aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako emakumeak.


emakumeen mundu martxa, nazioarteko v. ekintza
Mugak apurtzeko deia luzatu dute Hendaia eta Irun artekoa zeharkatuz

Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean iazko urrian abiaturiko Emakumeen Mundu Martxaren Euskal Herriko V. ekintzari bukaera eman diote 400 bat lagunek martxoaren 6 honetan. Manifestazio koloretsu baten bidez Hendaia eta Irun lotuz eta muga... [+]


2021-03-08 | Dani Blanco
Emakumeen Mundu Martxaren bukaera argazkitan

Dani Blanco ARGIAko argazkilariak argazkitan jaso du Emakumeen Mundu Martxako Nazioarteko V. ekintza.


Eguneraketa berriak daude